Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak profesionalei zuzendutako 70 ikastaro eskainiko ditu
Profesionalen prestakuntza funtsezko elementu bihurtu da enpresen lehiakortasuna hobetzeko. Testuinguru horretan, Lanbidek eta Europako Gizarte Funtsak euskal enpresetako langileen konpetentziak eta trebetasunak hobetzen laguntzen duten ikastaro laburrak ematea sustatzen dute, ikastaro horien %100a diruz lagunduz.
2021-2022 aldirako, Mondragon Goi Eskola Politeknikoari mota horretako 70 ikastaro baino gehiago ematea onartu zaio. Ikastaroek hainbat gairi helduko diete, hala nola hauei: programazioa, elektronika, mekanika, fabrikazio-prozesuak, marrazketa, IKTak, digitalizazioa, produktuaren garapena, logistika, industria-antolamendua, pertsonak eta kudeaketa.
Irekita dago izena emateko epea.
Ikastaroei buruzko informazio zehatza:
https://www.mondragon.edu/eu/-/cursos-subvencionados-lanbide-fondo-social-europeo