Irakurriena
- 1. MONDRAGON Foroaren XIII. edizioak 400 lagun baino gehiago elkartu ditu Bilbon
- 2. Guido Agostinelli dibulgatzaile argentinarrak MONDRAGON bisitatu eta sareetan arrakasta lortu du milioitik gora ikustaldi lortuta
- 3. Azaroak Arizmendiarrieta ekarriko du gogora
- 4. Danobatgroupek Enpresa Berrikuntzaren Saria jaso du lidergo teknologikoan egindako 70 urteengatik
- 5. MONDRAGON errotuago Katalunian, Barcelona Circular proiektuan parte hartuz
- 6. M&A operazioak, MONDRAGONen Finantza Foroaren IX. edizioaren ardatz
Mondragon Assemblyk 52.000 km baino gehiago egin ditu kirol erronka solidarioan
Beste urte batez, Mondragon Assemblyk argi utzi du konpromisoa eta elkartasuna bere DNAn txertatuta daudela. Kooperatibak urtero antolatzen duen kirol erronka solidarioaren laugarren edizioa arrakasta itzela izan da: filial eta bulego komertzial guztietako langileek indarrak batu dituzte hasierako 40.000 kilometroko helburua txiki uzteko. Emaitza ikusgarria izan da: 52.000 km baino gehiago osatu dituzte guztien artean.
Ekimena ez da soilik jarduera fisikoa sustatzera mugatu; talde-espiritua indartzea eta, batez ere, gizarteari ekarpen positiboa egitea izan ditu helburu. Izan ere, erronkaren formatuak sari ekonomikoak aurreikusten ditu irabazleentzat, baina baldintza argi batekin: diru hori irabazi-asmorik gabeko erakundeetara bideratu behar da osorik.
Brasil eta Aretxabaleta, elkartasunaren podiumean
Edizio honetako txapelduna Brasilgo Americanako filiala izan da. Lehen postua eskuratzeagatik jasotako 5.000 euroko saria SESPA erakundeari eman diote. Erakunde honek lan garrantzitsua egiten du tokiko komunitatean: giza garapena sustatzen du zerbitzuaren eta elkarbizitzaren bidez, familia-loturak sendotuz, giza eskubideak defendatuz eta haur zein adineko pertsona ahulei babesa emanez.
Bigarren postua, berriz, etxekoentzat izan da. Aretxabaletako filialak eskuratu du zilarrezko domina eta, horrekin batera, 3.000 euroko saria AFAGIri (Gipuzkoako Alzheimerdunen eta haien senitartekoen elkartea) ematea erabaki du. Ekarpen honen bidez, Mondragon Assemblyk inguruko kausa sozialekiko konpromisoa berretsi du.

Kirol erronka hau, azken batean, kirola baino askoz gehiago dela frogatu du berriro kooperatibak: mugak gainditzen dituen batasun eta elkartasun erakustaldi bat, hain zuzen ere.