MONDRAGON, Adimen Artifizialeko Europako IPCEI proiektuko parte-hartzaile elkartua

MONDRAGON Adimen Artifizialeko Europako IPCEI (Important Project of Common European Interest on Artificial Intelligence) proiektuan parte-hartzaile elkartu gisa hautatu dute. Europar Batasunak bultzatutako ekimen estrategikoa da, adimen artifizialaren arloan Europako lehiakortasuna eta subiranotasun teknologikoa indartzea helburu duena.
Card image cap
2026/05/04

Adimen Artifizialeko Zuzendaritza Nagusiak, Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako Ministerioaren menpe dagoenak, ofizialki jakinarazi du MONDRAGON IPCEI AIren estatu mailako hautaketa-prozesuan aukeratua izan dela.

MONDRAGONek aurkeztutako proposamena, “AEON - Arkitektura modularretan eta sektorekako pertsonalizazioan oinarritutako IA agenteen lehen Europako sare subirano eta fidagarria”, hautatutako ekimenen artean dago. Guztira, Ministerioak 10 parte-hartzaile aukeratu ditu estatu mailan: bederatzi parte-hartzaile zuzen eta MONDRAGON parte-hartzaile elkartu bakar gisa.

Guztira, Ministerioak 10 parte-hartzaile aukeratu ditu estatu mailan: bederatzi parte-hartzaile zuzen eta MONDRAGON parte-hartzaile elkartu bakar gisa.

Nazioarteko lankidetza eta industria-berrikuntza

IPCEI AI proiektuak adimen artifizialaren arloko industria-garapen berritzaileak sustatuko ditu, Europako eskala handiko lankidetza-proiektuen bidez. Hautaketa honen ondoren, MONDRAGON nazioarteko lankidetza-sare baten konfigurazioan lan egingo du, proiektuaren hurrengo faseetan aurrera egiteko eta industrian aplikatutako adimen artifizialarekin eta eraldaketa digitalarekin lotutako esparru estrategikoetan duen posizionamendua indartzeko.