Irakurriena
- 1. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 2. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 3. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 4. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 5. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 6. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
Mexikotik Oñatira, esperientziak konpartitzera
Duela zazpi hilabete etorri ziren Oñatira Mexikoko Leinner berriak. Epe honetan, bereziki esperientziak konpartitu dituzte.
Mondragon Unibertsitateak Queretaron duen UCO Mondragon Unibertsitateko ikasleak dira Oñatiko Campusera gerturatu direnak. Guztira 23 gazte etorri dira Euskadira, hemengo esperientzia konpartitzera. 18 urteko gazteak dira gehienak, enpresa proiektuak abiarazteko irrikitan daude, ekintzailetasuna muturrera eramateko gogoz eta ikasteko jarrera itzelaz.
Mondragon Unibertsitateak Latinoamerikan jarri du abian Leinn, eta ikasle hauek dira lehenengo promoziokoak. Lehenengo enpresa proiektuak sustatu dituzte eta Euskadin dauden bitartean enpresa horiek edo proiektu konkretuak egingo dituzte, dirua atera, eta egonaldia ordaintzeko.