Irakurriena
- 1. Auzitegi Gorenak ere atzera bota du Fagor Etxetresnakeko eta Edesako bazkide talde batek MONDRAGONen aurka jarritako erreklamazioa
- 2. Niche Mobilityk 1,6 milioi euroko inbertsio erronda itxi du Copreci eta MONDRAGONekin
- 3. Mondragon Assembly eta Ikerlan, Araba MotorSport taldearen babesleak
- 4. "Doktore tesia amaitzea da nire erronka nagusia"
- 5. Jean-Philippe Aguerre da 2025eko asmatzaile onenaren GALBAHE Sariaren irabazlea
- 6. Komunikazioa, marka, estrategia eta kontakizuna, K-FOROA 2025aren osagai nagusiak
Maierrek pintura instalazio berri bat inauguratu du
Inauguratu berri den pintura instalazio berria aurrekaririk gabeko jauzia da, eta horrelako ekipamenduen garapenik aurreratuenak barneratu ditu. Inaugurazio ekitaldia Ajangizen egin da (Bizkaia), eta bertan izan dira, besteak beste Urkullu lehendakaria; Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeria; Ekonomia, Lehiakortasun eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia, eta MONDRAGONeko lehendakari Iñigo Ucin.
Instalazioak 15 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa eragin du, eta Maierren jardueraren zutabe garrantzitsua da, izan ere, aurrerapen nabarmena dakar enpresaren lehiakortasunerako, pintura kontsumoak zein piezen kalitate maila sakon hobetzen dituelako. Halaber, soluzio aitzindariak gehitu ditu ingurumena zaintzeari begira.
MAIER Taldea enpresa talde bat da, eta bere ezaugarriak dira produktuen garapen funtzionala, ibilgailuaren kanpoalderako zein barrualderako, batez ere oinarri plastikokoena, dekorazioa izanik zeregin nabarmenena (pintura, kromaketa, termograbazioa…).
Egoitza Ajangizen duelarik (Bizkaia), gaur egun bederatzi lantegi produktibo ditu: Ajangiz (egoitza nagusia), Nafarroa, Vigo, Erresuma Batua, Txekia, India, Txina (2) eta Mexiko.
Gainera, MTC Zentro Teknologikoa dauka Ajangizen, berrikuntzan eta garapen teknologikoan espezializatua, eta hainbat zentro tekniko ere baditu Txinan zein Indian.
2016an 300 milioi euro fakturatu zituen, eta horietatik %70 inguru nazioarteko salmentak izan ziren. Langile taldea guztira 2.400 pertsonak osatzen dute.
Bere produktuen artean nabarmentzen dira: aurrealdeko saretak eta aurreko zein atzeko moduluko osagaiak, atzeko aterako osagaiak eta azpimultzoak, pilareak, haizea sartzeko saretak eta barrualdeko osagaien aukera zabala.