Irakurriena
- 1. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 2. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 3. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
- 4. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
- 5. 24. Korrika MONDRAGONen
- 6. Bost hamarkada hezkuntzaren abangoardian
LKS Next-ek Euskadiko Soldaten Gida aurkeztuko du Bilbon urtarrilaren 30ean
Lan-merkatuak eboluzionatzen jarraitzen du eraldaketa teknologikoak, talentua erakartzeko beharrak eta belaunaldien arteko erreleboa bermatzeko erronkak markatutako sasoian. Errealitate horrek erreferentziazko tresnak eskatzen dizkie erakundeei, erabaki hartzeko eta joerak ziurtasun handiagoz aurreikusteko. Asmo horrekin, LKS Nextek Euskadiko Soldaten Gida berria aurkeztuko du urtarrilaren 30ean Bilboko Yimby Ercilla espazioan.
Aurtengo edizioaren izenburua honako hau izango da: "Etengabeko eraldaketa: konstante bakarra. Pertsonak eta balioak aldaketaren erdigunean". Enpresen egungo egoera islatzen duen ikuspegia jasoko du
Aurtengo edizioaren izenburua honako hau izango da: "Etengabeko eraldaketa: konstante bakarra. Pertsonak eta balioak aldaketaren erdigunean". Enpresen egungo egoera islatzen duen ikuspegia jasoko du.
Edizio berriaren gako nagusien aurkezpena
Jardunaldian zehar aurtengo txostenaren gako nagusiak aurkeztuko dira eta gaur egun pertsonen kudeaketa baldintzatzen duten faktoreei buruzko azterketa gune bat irekiko da. Topaketan, profesionalekin hitz egingo da, Euskadiko ordainsari-politiketan eta talentuaren plangintzan eragina duten dinamikei buruzko ikuspegi praktikoa emateko. Aukera bat izango da egiaztatzeko erakundeek nola ari diren aurre egiten oraingo erronkei. Non profil tekniko jakin batzuen eskaera handitzen ari den. Era berean, eraldaketa digitala ari da funtzioak eta gaitasunak birdefinitzen.
Topaketa horretan, profesionalekin hitz egingo da, eta Euskadiko ordainsari-politiketan eta talentuaren plangintzan eragina duten dinamikei buruzko ikuspegi praktikoa emango dute
Ekitaldia 09:30etatik 12:00etara egingo da, eta pertsonak kudeatzeko arduradunei, zuzendaritza karguetan dihardutenei eta antolakuntza-garapenarekin lotutako arloei zuzenduta dago. Izen-emateak zabalik daude esteka honetan, eta LKS Next-ek aurkezpen honetan parte hartu nahi duten pertsona guztiak gonbidatzen ditu, Euskadiko lan-merkatuaren bilakaera ulertzeko erreferentzia gisa.