Ezagutza eta teknologia transferentzian espezializatutako Zentro Teknologikoa, osasuna, elikadura eta garraio jasangarria arloetan.
Irakurriena
- 1. TFG-TFM MONDRAGON Sariek talentua saritu dute inoizko parte-hartzerik handienarekin
- 2. MONDRAGONek eta Fagor Electronicak Semi Zabalan inbertitu dute
- 3. Eroskik finantza egitura berrantolatu du, zorra merkeago birfinantzatuz
- 4. MONDRAGON Foroaren XIII. edizioak 400 lagun baino gehiago elkartu ditu Bilbon
- 5. Guido Agostinelli dibulgatzaile argentinarrak MONDRAGON bisitatu eta sareetan arrakasta lortu du milioitik gora ikustaldi lortuta
- 6. Azaroak Arizmendiarrieta ekarriko du gogora
Leartiker elikagaien hartzidurari buruzko ikerketa-proiektu bat bultzatzen ari da
Leartiker euskal zentro teknologikoa elikagaien hartziduran oinarritutako proiektu bat garatzen ari da. Transfer FERMATEC (FERMentaziorako TRANSFERentzia, Elikagai berrien garapenerako Aplikazioak eta Teknologia – TRANSFERencia para la FERMentación, Aplicaciones y TECnología en el desarrollo de nuevos alimentos) izenarekin, bere helburua hartzidura prozesuei buruzko ezagutza zientifiko-teknikoa sortzea da, bai eta elikagai horien prozesaketan gertatzen diren aldaketei buruzkoa ere.
Leartikerreko Elikagaien Diseinuaren alorretik adierazi dutenez, “azken urteetako barne-proiekturik handinahi eta eraldatzaileenetako bat da”. Izan ere, zentro teknologikoa elikagai-matrize desberdinei aplikatutako hartzitze-prozesuak ikertzen ari da, sortutako ezagutza nekazaritzako elikagaien sektorera transferitzeko helburuarekin, produktu berritzaile osasungarriak, iraunkorrak eta balio erantsia dutenak sortzeko.
Leartikerreko Elikagaien Diseinuaren alorretik adierazi dutenez, “azken urteetako barne-proiekturik handinahi eta eraldatzaileenetako bat da”
Elikagaien eta polimeroen teknologian espezializatutako ikerketa-zentroa elikagaiak kontserbatzeko eta eraldatzeko teknologia zaharrenetako baten potentziala aztertzen ari da. Era berean, “etorkizunerako oparoenetakoa da”, diote Leartikerretik. Hartutako ikuspegia berritzailea, zorrotza eta aplikatua da.
Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Berriker programaren barruan, hartzidura mota desberdinekin ari da lanean proiektua: mistoak edari berritzaileak garatzeko; laktikoa landareak eraldatzeko; eta fungikoak umami zaporeak dituzten elikagaiak lortzeko. “Hori guztia tokiko eta sasoiko lehengaiak erabiliz, eta puntako azpiegitura baten laguntzarekin: hartzidura-prozesuak kontrolatzeko gure estazio berria, Leartikerreko laborategietan jada martxan dagoena”, adierazi dute zentroko arduradunek.
Azken batean, FERMATECen helburua da Euskadi erreferente gisa kokatzea belaunaldi berriko elikagai hartzituen ekoizpenean
Formazioa eta dibulgazioa
Eskuratutako ezagutzak transferitzeaz gain, prestakuntza- eta dibulgazio-lana ere aurreikusten da. Horretarako, Leartiker kolaboratzaile sare bat ehuntzen hasi da, ekoizleetatik hasi eta erreferentziazko beste zentro batzuetaraino. Atal honek showcooking edo webinars formatuak ere barne hartzen ditu. Azken batean, FERMATECen helburua da Euskadi erreferente gisa kokatzea belaunaldi berriko elikagai hartzituen ekoizpenean.
SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu.
Iturria: www.spri.eus