TUlankide MONDRAGON

LABORAL Kutxak bat egin du Nazio Batuek Garapen Iraunkorrerako finkatutako helburuekin

2018/03/22

17 helburu finkatu ditu NBEren planak; besteak beste: osasuna, hezkuntza, genero-berdintasuna, desparekotasunak murriztea eta lan-baldintzak hobetzea. LABORAL Kutxak deiari erantzun dio eta ekarpena egiteko konpromisoa hartu du.
LABORAL Kutxak bat egin du Nazio Batuek Garapen Iraunkorrerako finkatutako helburuekin

Ongizatearekin eta ingurumenarekin lotutako askotariko arloetan 17 helburu finkatu ditu NBEren planak. Aurreko planekin alderatuta, helburuetan ez dago alde handirik. Aldea horiek betetzeko moduan dago. Asmoa 2030. urterako egitasmoak betetzea da.

NBEren arabera, gobernu eta nazioarteko erakundeez gain enpresa pribatuek ere hartu behar dute parte ahalegin horretan. Helburuekin bat egitera deitu ditu, gure planetako arazoen konponbidean aktiboki parte har dezaten.

Enpresaren Gizarte Erantzukizunerako Batzordeak 17 helburu aztertu eta sailkatu ditu, LABORAL Kutxak konpromiso maila finkatze aldera, duten garrantzia kontuan hartuta. Horrela, helburuetako bakoitza lortzeko bidean egin daitekeena baloratu da. Hau da, abian jarri beharreko ekintza-ildoak zehaztu eta lehentasunak finkatu dira.

Garapen iraunkorrerako helburuen alde

Gainera… Etika Batzordea garatzen jarraitzen dute eta iruzurraren eta kapitalak zuritzearen aurkako neurriak hartzen dituzte. Gobernamendu-mekanismoak eta gardentasuna hobetzeko lan sendoa egiten dute Batzar Nagusiaren eta Kontseilu Sozialaren bitartez.

Eguraldia
Asteazkena 28 Min: 8
Max: 17
Osteguna 29 Min: 6
Max: 21
Ostirala 30 Min: 9
Max: 22
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak