Irakurriena
- 1. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 2. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 3. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 4. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 5. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 6. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
Kudeaketa Aurreratuko Plataformak Euskaliten aitortza jaso du
Euskalitek HCD Facility Tool kudeaketa aurreratuko plataforma aukeratu du jardunbide egokien eredu gisa, 2022ko Kalitatearen Europako Astearen barruan. Mondragon Unibertsitateko Diseinu Berrikuntza Zentroko (DBZko) ikertzaileek diseinatu dute plataforma, eta haren helburua enpresei eguneroko arazoak konpontzen laguntzea da, inplikatutako pertsonak ardatz hartuta eta haien parte-hartzea sustatuz.

Plataforma eta bere eredua hainbat sektore eta tamainatako 14 enpresak erabili dituzte, eta Euskalitek ostegun honetan aurkeztuko du Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen Biltzarrean, Kudeaketa Aurreratua eta Pertsonak izeneko atalean. Biltzarrean, pertsonak ardatz dituen diseinuaren esperientzia zehatza azalduko da, Euskalduna Jauregian egingo den jardunaldian.
Plataforma ostegun honetan aurkeztuko da, Euskalduna Jauregian egingo den jardunaldian
Pertsonak ardatz dituen diseinua edo Human Centered Design (HCD) sormen-prozesu bat da, arazoak konpontzeko, prozesuak hobetzeko eta berritzeko, pertsonak hartzen dituena ardatz nagusitzat. Horrenbestez, inplikatutako pertsonek (barnekoek eta kanpokoek) parte hartzen dutenez, aukera ematen du beharrak ezagutu eta ulertzeko, eta, horrela, irtenbideak bilatzeko. Horri esker, enpresek lehiakortasuna hobetzen dute, eta berrikuntzaranzko bidea egin.
Gero eta enpresa gehiagok erabakitzen dute diseinu hori erabiltzea
Esperimentazio-jardunaldia
Gainera, pertsonak ardatz dituen diseinua zertan datzan jakiteko eta erakunde jakin batean nola erabil litekeen jakiteko, esperimentazio-jardunaldi bat diseinatu da. Arrasaten izango da, urriaren 28an (09:00etatik 12:00etara), eta plaza mugatuak ditu. Jardunaldi horretan izena emateko esteka