Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
KREANek diseinatu du EHUren Medikuntza eta Erizaintza Fakultate berria
Iñigo Urkullu lehendakariak, Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak, Juan Maria Aburto Bilboko alkateak eta Gorka Moreno Bizkaiko Campuseko errektoreordeak hartu dute parte ekitaldian.

KREANen proiektua eta obra-zuzendaritza dituen eraikin berriak 36 hilabeteko egikaritze-epea du, eta 32.000 m2-ko azalera erabilgarri eraikia izango du. Medikuntza, Fisioterapia eta Erizaintzako graduak hartuko ditu, baita Osasun Zientzien arloko zazpi master ofizialen irakaskuntza ere.
Basurtuko ospitaleko asistentzia-zentroaren ondoan kokatuta, Polo Sanitario bat sortuko du, ikerketa-arloak eta laborategiak hartuko dituen Polo Teknologiko batek indartuta. Eraikinaren diseinuak ezaugarri hauek ditu: irudi instituzional bat bilatzea, UPV-EHUren adierazgarri, hizkuntza denboragabearen eta figuratiboaren bidez; bao edo modulu baten errepikapenean oinarritutako konposizio-sistema bat, barne-espazioen barietate handiari eta etorkizunean izan ditzakeen aldaketei egokitzeko gai izango dena.
Fakultate berria eta Basurtuko Ospitalea oinezkoentzako zuzeneko konexio baten bidez planteatzen da, -1 solairuan. Lotura hori Ospitaleko barrutiarekin lotuko da, bien arteko oinezkoentzako bidearen kotaren azpitik.