Irakurriena
- 1. BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
- 2. Ategi, 2026ko Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa gisa aitortua
- 3. Berdintasuna, MONDRAGONeko kooperatiben izatean
- 4. C'Mon Guys, BKI BOX eta NCLIC Shakespeare txapeldun FLL Euskadi-MONDRAGONen
- 5. Laboral Kutxak 305 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2025ean
- 6. Mondragon Assemblyk ATP erosi du, packaging sektorean hazteko
Kreanek zuzenduko ditu EITBren Miramongo egoitzako zaharberritze lanak
Krean enpresa arrasatearrak idatziko du proiektua eta zuzenduko ditu EITBren Miramongo egoitza handitu eta eraberritzeko 0 eta 1 faseen obrak. Vicens+Ramos arkitektura-estudioak proposamen arkitektonikoan lagundu du.
Proiektuak EITBren eraikina hainbat arlotan birgaitzea eta handitzea bideratzen du, irudi berria emanez eta bere jarduera funtzionalki berrantolatuz, egungo beharretara eta eskakizunetara egokitzeko.

Puntu garrantzitsu gisa, azpimarratzekoa da giro bateratu bat sortzea, batez ere "paisaia malgu" oso eraginkor eta funtzionalean oinarritua, jasangarritasunaren, energia-eraginkortasunaren eta argi naturalaren aprobetxamenduaren irizpideak errespetatuz.
Obra hiru fasetan egitea aurreikusi da, gutxi gorabehera 13.700 m² eraiki arte. Lehen bi fase horien 7.000 m²-ko eremuan jardungo da. Aurreikuspenak betez gero, zaharberritze lanak aurten hasiko dira.