Irakurriena
- 1. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 2. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 3. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 4. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 5. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 6. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
"Korrontzi Dantzan" kontzertua 75. urteurrenaren baitan
Bihar zortzi, urriaren 19an, Amaia Antzokian, "Korrontzi Dantzan" izeneko ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da. Kontzertua Goi Eskola Politeknikoaren 75.urteurreneko ekitaldien baitan programatu da.
Arrasateko Amaia Antzokian egingo da ekitaldia, arratsaldeko 18:30tik aurrera. Hala, bertaratu nahi duten guztiek sarrerak eskuragai dituzte dagoeneko.
Honako helbide honetan https://tickets.kutxabank.es/ES/ eta Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxazain sarean. Sarrerek salneurri bakarra izango dute, 5€ eta batutako diru guztia Mondragon Goi Eskola Politeknikoak erabakitzen duen Gobernuz Kanpoko Erakunde batendako izango da.