Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Kooperatibak krisiaren aurrean, Forokoopen VI. Jardunaldian eztabaidagai
Erronka interesgarri bezain gogorra dute kooperatibek datozen urteotan, krisiari nola aurre egin. Horren gainean eztabaidatzeko, Forokoop kooperatiba-eztabaidarako foroak antolatuta, jardunaldia egin zen atzo Garaia Berrikuntza Gunean. Hizlarien artean izan ziren, besteak beste, Pako Garmendia, Inazio Iribar, Paloma Arroyo, Luis Maria Ullibarri eta Manuel Torres. 
Kooperatibaz unibertsitatean
Hizlarietako batek, COCETAko zuzendari den Paloma Arroyok, adierazi zuen kooperatiba eredua unibertsitatera iritsi beharko litzatekeela, eta gaur egun asko dagoela egiteko ereduaren hedapenean. Arroyoren aburuz, "2012 urtea ez dugu behar beste ondo aprobetxatu gure modeloaren alde lan egiteko", arlo horretan oso kritiko agertu zen Espainiako Kooperatiben Elkarteko zuzendaria. 
Ondorioak
Forokoopen VI.jardunaldia amaitzeko, Jose Mari Larrañagak egunean zehar egondako ekarpen guztien konklusioak irakurri zituen. Era berean, bitxikerien artean aipatu behar, LEINNeko ikasle batek ahobete hortz utzi zituela bertaratutakoak. Ikasleak esan zuen kooperAKTibistak kooperatiba berria eratu dutela, eta Txina zein Indiatik iritsi berri, esan zuen MONDRAGONeko sistema kooperatiboa egokitu egin beharko dela mundu berrira, "izan ere, aurrerantzean Euskal Herrikoak ez diren kooperatibista asko integratu daitezke Txinan, Indian edo Brasilen". 