Egosketa elektrikorako irtenbideak
Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.
Hotz ganberak
Kautxuz eta plastikoz egindako soluzio berritzaileak.
Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 3. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 4. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 5. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 6. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
Kooperatibak euskararen alde: Euskoopaldia Eikan
Euskaraldiaren 4. edizioaren atarian, Kooperatiben mahaik antolatuta, Lea Artibai eta Busturialdeko kooperatibak bildu ziren pasa den larunbatean Euskoopaldia izeneko topaketan. Bertan elkartu ziren bi eskualde hauetan dauden Maier, Burdinola, Kide, Cikautxo eta Eikako ordezkariak. Kooperatibak elkar ezagutzeko, kooperatibagintzaren esperientziak partekatzeko eta euskararen biziberritzean lankidetzan aritzeko helburuarekin elkartu ziren Eika kooperatibaren Etxebarriako lantokian.
Topaketa giro atsegin eta parte-hartzailean egin zen, eta bertan kooperatibagintzak dituen zailtasun eta erronkei buruz jardun zuten. Testuinguru horretan, euskara planean bizi izandako esperientziak, lorpenak eta etorkizuneko erronkak ere partekatu zituzten. Eskualdeko eremu sozio-ekonomikoan euskara normalizatzeko aktiboki lanean ari diren kooperatibek elkar ezagutzeko eta elkarrekin ikasteko aukera paregabea izan zuten Euskoopaldiaren bidez, eskualdeko kooperatiben arteko harreman eta lankidetza sustatuz.
Topaketaren egitarauaren barruan, hasteko, Eikako lantegia ezagutzeko aukera ere izan zuten bertaratutakoek, ondoren esperientzia eta erronkei buruz hitz egiteko elkartu ziren mahai-inguruan. Egitarauari amaiera emateko, mokadua eta umore-ikuskizuna eskaini ziren, giro atsegin eta parte-hartzailea sortuz. Azkenik, Euskaraldiko kooperatiben hamaikakoaren argazkia atera zuten, euren kooperatiben izenean, Euskaldiaren enbaxadore izango direla irudikatzeko, eta hala, euskararen aldeko konpromisoa azpimarratzeko.
Larunbateko topaketa pauso garrantzitsua izan zen kooperatiben arteko lankidetza, konfiantza eta euskararen aldeko konpromisoa indartzeko.