Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
Kooperatibagintzan aditu-tituluaren zazpigarren edizioa azaroan hasiko da eta oraindik badago aukera izena emateko
Mondragon Unibertsitateko LANKI Ikertegiak antolatuta, aurten ere kooperatibagintzan aditu-titulua egingo da eta azaroaren 8an hasiko dira eskolak. LANKI kooperatibagintzaren gainean lan egiten eta ikertzen duen gunea da, eta formazio kooperatiboaren alorrean MONDRAGONeko Gestio Sozialarekin elkarlanean dihardu.
'Kooperatibagintzan' aditu-tituluaren zazpigarren edizioa azaroaren 8an hasiko da eta oraindik orain badago izena emateko aukera, urriaren 24ra bitartean. Formazioak ikasleari kooperatibagintzan ezagutza sakona eskaintzen dio.
Oso aproposa organo sozial, exekutiboetako kideentzako, lehendakarientzako, eta oro har, kooperatiban proiekzioa izan dezakeen edonorentzako
Hain justu ere, kooperatibismoa bultzatzeko eta biziberritzeko pertsonak prestatzeko kurtsoa da. Erramintak eskaini nahi dira kooperatibismoa aktibatzeko eta indartzeko. Oso aproposa organo sozial eta exekutiboetako kideentzako, lehendakarientzako, eta orohar, kooperatiban proiekzioa izan dezakeen edonorentzako, edota gai hauekiko interesa dutenentzako.
Ikastaroaren edizio berri hau azaroaren zortzian hasiko da eta interesatuek argibide gehiago nahi izanez gero, LANKIko ordezkariekin jarri beharko dira harremanetan.
Besteak beste, ikertegiko Arianne Kareagarekin. Honako helbide honetan edo telefono honetan. akareaga@mondragon.edu
943714157 (lzp.5207).