Irakurriena
- 1. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 2. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 3. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 4. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 5. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 6. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
KIDEren 30. urteurrena
Urteurrenaren testuinguruan, abenduaren 9an beste ekitaldi bat egin zen Kiden, izan ere, egun horretan Jose Mari Ormaetxea eta Javier Alkortaren bisita
jaso zuten, biak ere oso pertsona garrantzitsuak izanik kooperatibaren ibilbidean. Jose Mari Ormaetxea Arrasateko Esperientzia kooperatiboak Kiderekiko zan duen begirune, laguntza eta babesaren ordezkari moduan izan zen bertan, eta Javier Alkorta Kidetik pasatu
diren langile guztien ordezkari gisa.
Lehenik eta behin, lantegia bisita-
tu zuten presidenteak eta gerenteak
lagunduta, eta, ondoren, Ondarroako
jatetxe batera joan ziren bazkaltze-
ra, Errektore Kontseiluko kideekin.
Makina bat kontu atera ziren bazka-
lostekoan, baina batez ere hiru ideia
goraipatu ziren Kideren aldetik: eske-
rrak ematea MONDRAGON Korporazioa
osatzen duten kooperatiba guztietako lankideei, 30 urteo-
tan erakutsi duten elkartasunagatik; Kidetarrak izan diren
eta diren langile guztiei errekonozimendua helaraztea, Kide
guztion artean egindako proiektua delako; eta, azkenik,
lana gogoz eta ilusioz egitea, Kooperatibaren 50. urteurreneko erronka gainditzeko.
Zorionak, bada, Kideko lankide guztioi!