Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. Arizmendiarrietaren jaiotzaren urteurrena
- 2. Ikerlanek elektronika aurreratuko laborategi aitzindaria inauguratu du Arrasaten
- 3. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
- 6. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
Keiretsu Forum MONDRAGON Inbertsio Foroaren bosgarren edizioa egin da Garaian
Munduko 27 herrialdetan 53 egoitza ditu (horietatik bost Estatuan) Keiretsu Forum-ek, eta jarduera sustatzaile eta finantzario handia mundu guztian. Keiretsu Forumek plataforma bat eskaintzen die inbertitzaileei, harremanetan jartzeko eta aukerak aurkitzeko: 100 mila euro eta 1 milioi euro arteko inbertsiaoak egiteko sektore guztietako hazkunde-ahalmen handiko enpresetan (teknologia, energia garbiak, osasun-zientziak, kontsumo-produktuak, etab.). 2008an Espainian sortu zenetik 2015era arte, kideek 20 milioi euro inbertitu dituzte Foroetan aurkeztutako 78 enpresa berritzaileren kapitalean.
Sagastigordiak gaineratu zuenez, "Keiretsu forum munduko onenetakoa da proiektu berrien bilaketan lan egiteko"
Atzo, martxoak 12, Garaian, topaketa berri baten bosgarren edizioa ospatu zen. MONDRAGONen eskutik, zortzi startup aurkeztu ziren atzo. "Dibertsifikazioaren gakoak hobeto ulertzeko prozesuan jarraitzen dugu, eta Keiretsu Forumek, kulturalki, aukera oso interesgarriak eskaintzen dizkigu gure negozioetarako", adierazi zuen Joseba Sagastigordia MONDRAGON Ventureseko zuzendariak. Sagastigordiak gaineratu zuenez, "Keiretsu proiektu berrien bilaketan lan egiteko munduko plataforma onenetako bat da".
Jardunaldia mahai-inguru batekin hasi zen, deeptech-en inguruko eztabaidarekin hain justu ere. Bertan parte-hartu zuten Amaya Tanco (Clave Capital), Alberto Doná (Corbites), Nacho Sala Amat (Grow Venture Partners), Jose Maria Garcia Oroisek (SETT Spain) eta Miquel Costak (Keiretsu Forum).
Guztira, Garaian, euskal enpresako 50 bat ordezkari elkartu ziren, eta bereziki, MONDRAGON Korporazioko ordezkari asko, dibertsifikazio aukera berrien bila guztiek ere. Halaber, saioa zuzenean jarraitu ahal izan zen streaming bidez.
Goizean Otaloran
Arratsaldeko saioaren aurretik, Keiretsu komunitatea osatzen duten lagunek Otalorako Prestakuntza Kooperatiboko Zentroa bisitatu zuten Aretxabaletan, eta MONEn bisita gidatua egin zuten, Ander Etxeberria Hedapen Kooperatiboko arduradunarekin batera.