Irakurriena
- 1. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 2. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 3. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 4. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 5. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 6. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
Justiziak arrazoia eman dio MONDRAGONi, eta absolbitu egin du auzi jartzaileen asmo guztietatik
Bergarako 1. zenbakiko epaitegiak gaur eman du Ordaindu/Eskurako elkarteek
MONDRAGON Korporazioaren aurka bultzatutako auzi eskeari buruzko epaia.
Ebazpenean, justiziak arrazoia eman dio MONDRAGONi, eta absolbitu egin du auzi
jartzaileen asmo guztietatik.
Epaileak atzera bota du, oso-osorik, auzi eskea. Horretarako, MONDRAGONek
epaiketan zehar alegatutako argudio ugarietatik lehenengoari heldu dio; alegia, auzi
eskearen preskripzioari, eta, beraz, ez du gainerakoa aztertu behar izan.
MONDRAGONen balorazioa
MONDRAGONek epaiaren oso balorazio positiboa egin du eta gogorarazi du epaiketan zehar argi eta garbi geratu dela MONDRAGONek ez ziela inola ere iruzurrik egin auzi jartzaileei. Horrenbestez, berretsi egin dira auzi eske honetan hasieratik bertatik defendatu dituen argudioak. Hots, kooperatibak autonomoak eta burujabeak direla, eta, beraz, horien etorkizunari buruzko erabakien erantzukizuna kooperatibena eta soilik horiena dela, beste ezein instantziatara eskuordetzeko aukerarik izan gabe. Eta, jakina, MONDRAGONek ez diela iruzurrik egin auzi jartzaileei.