Irakurriena
- 1. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 2. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 3. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 4. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 5. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 6. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
Jeff Tweedy-ren kontzertura joan nahi?
TU Lankidek Jeff Tweedy-ren kontzertura gonbidatzen zaitu. Otsailaren 10ean izango da, Donostiako Kursaal Jauregian, 19:30ean. Parte hartu zozketan eta eskuratu zure bi sarrerak.
Jeff Tweedy, Wilcoren sortzaile eta liderra, Estatu Batuetako rock garaikidean eragin handienetakoa izan duen musikagilea da. Twilight Override izeneko disko berria aurkeztuko du kontzertu honetan, eta entzuleek bakarkako bosgarren lan honetako kantu berriak ez ezik, Wilco eta Uncle Tupelorekin egindako diskografiako klasikoak, Tweedyk ez beste inork eskaini dezakeen egiazkotasunez interpretatuak, gozatu ahal izango dituzte bertan.
Zozketa AppSorteos aplikazioaren bidez egingo da, eta TU Lankide jarriko da harremanetan irabazlearekin.
Zozketarako izen-ematea itxita dago.
Irabazlea Eneko Barberena izan da. Zorionak!