Irakurriena
- 1. MONDRAGONen Berdintasun Jardunaldiak aldaketa kulturala sustatuko duten lidergoak lantzeko deia egin du
- 2. MONDRAGON Hospitalityra batu da Orkli
- 3. Automozio Dibisioetako kooperatibek bazkide laguntzaile izateko akordioa sinatu dute MGEPekin
- 4. Domusa Teknik-ek eta MONDRAGONek Hotta-n inbertitu dute, bero-hondarra konfort bihurtzeko
- 5. Leire Mugerzak “Gipuzkoako enpresaburu onenaren” ASPEGI 2026 Saria jasoko du
- 6. Belaunaldi-erreleborik ezak eta kanpo-talentuaren hazkundeak eragin zuzena dute euskal enpresen ordainsari-politiketan
Itsas sektorera bideratutako energia biltegiratzeko sistemak aztertzeko jardunaldia
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa buru-belarri ari da energia biltegiratzeko sistema berriak ikertzen, bai eta trantsizio energetikoaren funtsezko sektore horretan egindako aurkikuntzak komunitate zientifikoaren artean zabaltzen ere. Kasu honetan, datorren ostiralean, ekainak 10, workshop akademiko bat zuzenduko du Goi Eskola Politeknikoak (goizeko 09:00etatik arratsaldeko 16:30ra), osorik ingelesez, ontzigintzarako edo itsas industriarako energia biltegiratzeko sistema hibridoei buruz. Galarretako Orona Ideo campusean (Hernani) izango da saioa, eta online jarraitu ahal izango da.
Itsasoko propultsio elektrikoa oraindik ez dago nahikoa garatuta. Horren ondorioz itsasontzien bateriak automobilenak baino nabarmen garestiagoak dira, eta ontzientzako soluzio integratuak oraindik ez dira merkaturatzen hasi.
Izan ere, itsasoko isuriak murrizteko eta eraginkortasuna handitzeko funtsezko teknologia bat da elektrifikazioa. Hala ere, itsasoko propultsio elektrikoa oraindik ez dago nahikoa garatuta. Horren ondorioz itsasontzien bateriak automobilenak baino nabarmen garestiagoak dira, eta ontzientzako soluzio integratuak oraindik ez dira merkaturatzen hasi.
Testuinguru horretan, hainbat arlotako adituek energia handiko eta potentzia handiko bateria modularren konbinazioaren erronkak eta irtenbideak aurkeztuko dituzte, besteak beste, bai eta bihurgailuen kontzeptu berriak eta automozioaren sektoretik eratorritako beste soluzio teknologiko batzuk ere. Mondragon Unibertsitateak antolatutako workshopa Europako SEABAT «Solutions for large batteries for waterborne transport» proiektuaren parte da. Europako Batzordeak finantzatzen du proiektu hori.
Premisa horrekin, hainbat galderari erantzungo die workshopak; esaterako, zein diren merkatuaren beharrak, zein diren gaur egun baterien bidez elektrifikatzen ari diren itsas erabilerak, zein itsas erabilerak erabiliko dituzten bateriak etorkizun hurbilean, zein diren bateria-sistemaren betekizunak, zein bihurgailu-mota diren egokienak erabilera horietarako, nola egin diseinuaren eta kostuen ebaluazio optimoa, eta abar.
Workshopa aurrez aurre edo online jarraitu nahi dutenek beheko loturan eman behar dute izena, eta han ere egitaraua aurkituko dute.
IZEN-EMATEA (PRESENTZIALA ETA ONLINE)