Irakurriena
- 1. MONDRAGONek 11.213 milioiko salmentak lortu zituen 2024an
- 2. “Kooperatibismoak enpresen arazo bertsuei, soluzio desberdinak ematen dizkie, pertsona erdigunean jartzen duelako”
- 3. Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak gradu amaierako euskarazko proiektuak saritu dituzte
- 4. Orbeak arrakasta lortu du Eurobike 2025 azokan, Muga 10 e-bike eta 2026rako gama berrituarekin
- 5. BGAEentzako fiskalitate berria. Nola eragingo dio zure pentsioari?
- 6. LKS Nextek Aitor Moreno batu du taldera, adimen artifizialean eta teknologia kuantikoetan erreferentea
Irati Jimenez, saiakerako Euskadi Saria

Literatura orokorrean, eta euskal literatura zehazki. Hori da Jimenezen Begiak zabalduko zaizkizue. Literaturari buruzko elkarrizketa bat saiakeraren muina (Elkar), eta ariketa hori saritu dio epaimahaiak. «Hipotesi ausartak» egitea txalotu dio Alexander Gurrutxagak, Ane Miren Larrinagak, Aitor Zuberogoitiak, Katixa Agirrek eta Xabier Aierdik osatutako epaimahaiak. «Testuak badu probokaziotik ere, eta nahi duenean badaki politikoki zuzena ez izaten. Aipagarria da irakurlea etengabe interpelatzeko egiten duen ariketa, honengan gogoeta sorraraziz. Liburuaren tonuak literaturarekiko pasioa, maitasuna eta grina transmititzen ditu, eta estilo aldetik landua eta pertsonala da».
Donostiako Tabakaleran egingo dute sari banaketa ekitaldi ofiziala azaroaren 24an
Saritu guztiak emakumezkoak
Bilboko Bidebarrieta liburutegian aurkeztu dituzte gaur sarituak, eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua eta Andoni Iturbe sailburuordea izan dira ekitaldian, sarituekin batera. Eta datu historiko bat ere nabarmendu dute: Euskadi sariak banatzen hasi zirenetik, aurten, lehenengoz, emakumezkoak dira zazpi sarituak.
Edurne Portela idazleak jaso du gaztelerazko literaturaren modalitateko Euskadi saria, Los ojos cerrados nobelagatik, eta Teresa Maldonadok gaztelerazko saiakerakoa Hablemos claro lanagatik. Eusko Jaurlaritzako ordezkariek nabarmendu dutenez, gainera, Maldonado da gaztelerazko saiakera modalitatea irabazi duen lehen emakumezkoa.
Saritu bakoitzak, 18.000 euroko saria izango du, eta beste 4.000 gehiago jasotzeko aukera izan dezake, lana jatorrizkoa izanez gero beste hizkuntza batera argitaratzen bada
Saritu bakoitzak, 18.000 euroko saria izango du, eta beste 4.000 gehiago jasotzeko aukera izan dezake, lana jatorrizkoa izanez gero beste hizkuntza batera argitaratzen bada.
Sari banaketa Donostian
Aurreko astean jakinarazi zituzten aurtengo lehen hiru Euskadi sariak. Uxue Apaolazak jaso zuen euskarazko literatura modalitatekoa, Bihurguneko nasa liburuari esker; Barruko hotsak lanagatik jaso zuen Leire Bilbaok idazleak euskarazko haur eta gazte literaturakoa, eta Maite Mutuberriak sortutako Irrimola artefaktuak, literatur lanaren ilustrazioaren kategorian.
Donostiako Tabakaleran egingo dute sari banaketa ekitaldi ofiziala azaroaren 24an.
Iturria: berria.eus