Irakurriena
- 1. Osasungintzaren sektoreko posizioa indartu du Fagor Taldeak, Fagor Healthcare kooperatibarekin
- 2. Orca, Orca Aero eta Lotto-Intermarché taldearen 2026ko bizikletak aurkeztu ditu Orbeak
- 3. Batzek, Velatiaren aeronautikako osagaien unitatea erosteko aurreakordioa itxi du
- 4. Fagor Ederbatt, Dakarreko historiako lehen kamioi hibridoaren bultzatzaile
- 5. Agur, Jose Antonio Ajuria
- 6. MONDRAGON Foroaren XIII. edizioa, TU Lankideren zenbaki berriko gai nagusia
INNOLAB Bilbaok eta Ikerlanek Bizkaiko hiriburua sistema elektronikoen abangoardian kokatu dute
Hurrengo belaunaldiko sistema elektronikoak ekoizpen-prozesuak automatikoki eta modu adimentsuan kontrolatzeko, gainbegiratzeko eta optimizatzeko aukera ematen duten teknologia aurreratu bihurtu dira. Sistema horiek eraginkortasuna hobetzen, kostuak murrizten eta akatsak aurreikusten laguntzen dute, eta, horrela, industria konektatuagoa, malguagoa eta lehiakorragoa lortzen da.
Digitalizazioak, automatizazioak eta prozesu industrialen interkonexio gero eta handiagoak markatutako testuinguru batean, sistema elektronikoek eboluzionatu egin dute arkitektura tradizionaletatik plataforma gero eta konplexuagoetara, interkonektatuagoetara eta industriaren funtzionamendurako kritikoagoetara
Duten garrantziaz jabetuta, Ikerlan zentro teknologikoak eta INNOLAB Bilbao berrikuntza irekiko plataformak Hurrengo Belaunaldiko Sistema Elektronikoak jardunaldia antolatu dute urtarrilaren 21ean Bilbon. Topaketa horretan, industria- eta teknologia-enpresetako profesionalak eta ezagutza-zentroetako ordezkariak bildu ziren, sistema horien garapenari lotutako erronka eta aukera nagusiak aztertzeko eta sistema horiek euskal industriaren lehiakortasunean duten zuzeneko eragina aztertzeko.
Hitzaldi eta mahai-inguruen bidez, Avnet Silica, Salto Systems, Thales Alenia Space, BSC - Barcelona Supercomputing Center, Canonical, Fentiss, Orbik Cybersecurity, LKS Next, Exida erakunde ziurtatzailea edo Valentziako Universitat Politècnica bezalako enpresetako zuzendari eta teknologoek, fidagarritasuna eta segurtasuna kritikoak diren sektoreetan, soluzio aurreratuen diseinuan eta hedapenean duten esperientziaren berri eman zuten.
Erregulazio-esparru berria
Digitalizazioak, automatizazioak eta prozesu industrialen interkonexio gero eta handiagoak markatutako testuinguru batean, sistema elektronikoek eboluzionatu egin dute arkitektura tradizionaletatik plataforma gero eta konplexuagoetara, interkonektatuagoetara eta industriaren funtzionamendurako kritikoagoetara.
Egoera berri honetan, zeinbait faktore (hala nola baliozkotze eraginkorra eta automatizatua, denbora errealaren kudeaketa, zibersegurtasuna, birtualizazioa edo funtzio anitzen integrazioa) funtsezko elementu gisa sendotu dira sistemen fidagarritasuna, segurtasuna eta errendimendua bermatzeko. Goizean zehar, esparru horietan sakondu zen, eta sistema horiek konplexutasun handiko industria-inguruneetan txertatzeari eta aplikatzeari lotutako irtenbide teknologikoak eta kasu arrakastatsuak ezagutzeko aukera izen zuten bertaratutakoek.
Gainera, Europako araudi- eta erregulazio-testuinguru berria agendaren ardatz nagusietako bat izan zen, bai adimen artifizialean, bai zibersegurtasunean, eta sistemen garapenaren hasierako faseetatik aldaketa horiei aurrea hartzearen garrantzia nabarmendu zuen.
Ikerlanetik, Jon Crego Meda Sistema Elektroniko Txertatuen arloko arduradunak nabarmendu zuenez, “sistema elektronikoak funtsezko faktore bihurtu dira industriarentzat desberdintzeari eta lehiakortasunari dagokienez, eta gaur egun erronka teknologikoaren eta erregulaziokoaren arteko inflexio puntu batean dago. Ezagutza aurreratua eta sistema horiek baliozkotzeko eta ziurtatzeko gaitasuna izatea funtsezkoa da enpresek gero eta merkatu zorrotzagoetan lehiakorrak izaten jarrai dezaten”. Ildo horretan, zentro teknologikoak ikerketa aplikatuaren eta industriaren benetako beharren arteko zubi gisa duen zeregina azpimarratu zuen.
Bestalde, INNOLAB Bilbao enpresako zuzendari Iraia Monteagudok nabarmendu zuenez, "ez dago zalantzarik hurrengo belaunaldiko sistema elektronikoak aukera handia direla industriarentzat, baina erronkak ere planteatzen dituzte enpresen errealitatean sartzeko orduan. INNOLAB Bilbon honelako jardunaldiak bultzatzen ditugu, teknologia enpresa-sarera hurbilduz, loturak sortuz eta berrikuntza ezagutzeko eta praktikan jartzeko espazioak erraztuz ".
Ikerlanetik, Jon Crego Meda Sistema Elektroniko Txertatuen arloko arduradunak nabarmendu zuenez, "sistema elektronikoak funtsezko faktore bihurtu dira"
Hitzordu horrek agerian utzi zuen Euskadik sistema elektroniko aurreratuetan oso espezializatuta dagoen ekosistema bat duela, industria sarerako funtsezko erronkei elkarlanean heltzeko gaitasuna duena. Bilboko Udalak ongietorrian parte hartu zuen, bai eta Ikerlani lotutako ingurune teknologiko eta industrialeko erreferentziazko enpresa eta erakundeek ere, eta jardunaldiak argi utzi zuen ekosistema horrek industriaren bilakaeran duen zeregin trakzio-funtzioa.
Horrelako topaketekin, Ikelanek eta INNOLAB Bilbaok indartu egingo dute berrikuntzaren ekosistema dinamizatzeko eragile gisa duten zeregina, eta hausnarketarako eta ezagutza transferitzeko espazioak sortzearen aldeko apustua egingo dute, Bilbo eta Euskadi industriaren etorkizunerako esparru estrategiko batean erreferentziazko polo teknologiko gisa kokatzen laguntzeko.