Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
IKERLANek Genero Berdintasunerako Batzordea eratu du
IKERLANek Genero Berdintasuneko Batzordea sortu du, lantokian berdintasuneko politiken alorrean proiektu zehatzak identifikatu, proposatu eta bultzatzea ahalbidetuko duten ikerketa eta gogoeta ekimenak garatzeko. Kooperatibaren organo eta kolektibo guztien ordezkariak egongo dira batzordearen barruan, kolektiboaren ikuspegi osoa edukitzeko nahiari erantzuteko.
Batzordearen operatibari dagokionez, taldeak bi hilean behin bilerak egingo ditu eta bere gestio plan propioa edukiko du.
Lehen erronka moduan, aukera berdintasunaren kontzeptua balioestea ezarri du batzordeak, IKERLANen funtsa markatzen baitu duela urtea askotatik. Ildo berean, saiatuko da funts hori gizarteari transmititzen eta mezua indartzen kontratazio berriei begira. Zuzendaritza honetako lehen ekintza moduan, “Pertsonen arloan genero ikuspegia ezarri dugu jada kontratazio prozesu guztietan", adierazi du Nerea Butaranek, Pertsonen alorreko arduradunak eta Genero Berdintasuneko Batzordeko koordinatzaileak.
Genero Berdintasuneko Batzordea sortzeaz gain, IKERLAN aktiboki parte hartzen ari da Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz programaren GipuzkoaLab esperientzia pilotuen laborategian, Gipuzkoa gizartearen, ekonomiaren, generoaren eta hizkuntzaren aldetik desberdintasunik txikiena duten Europako lurraldeetako bat bihurtzeko asmoarekin.