Irakurriena
- 1. "Eroski errentagarri bat ikusten dut, enpresa eta gizarte proiektu anbiziotsu eta ilusionagarri batekin"
- 2. Zazpi hilabeteren ondoren iritsi da ondo merezitako aitortza
- 3. Olano diputatu nagusiak Erreka bisitatu du
- 4. Lehendakariak Bexen Medical bisitatu du, pandemian egin duen lana eskertuz
- 5. Mondragon Unibertsitatearen 25. urteurrenari eskainitako kupoia aurkeztu dute
- 6. AFM Klusterrak Jose Perez Berdud izendatu du presidente
- 7. Xabier Sotil: "Gazteak balioetan oinarrituta konbentzitu behar dira, etorkizuneko kooperatibak eraiki ditzaten"
- 8. Arizmendi eta Mundukideri esker, ordenagailuak Brasilgo eskoletara
- 9. Mondragon Unibertsitateak eta Elayk bat egin dute automobilgintzarako pieza metalikoen fabrikazioa hobetzeko
- 10. Kargadore inalanbrikoa garatu du Ikerlanek, Europa mailako proiektu baten baitan
Ikaskide jardunaldien hirugarren edizioa HUHEZIn egingo da

Datorren apirilaren 19an egingo den jardunaldiaren programa hauxe izango da:
08:45 Harrera. Material banaketa
09:00 Agurra. Nekane Arratibel / Patxi Olabarria
09:30 Hitzaldia. Antonio Bolivar, Granadako Unibertsitatea: “Comunidades profesionales de aprendizaje”.
11:00 Kafea
11:30 Hitzaldia: Ana Usabiaga (HUHEZI): "Ikaskidetza eta inklusioa".
12:45 Ikaskide taldeen proiektua.
A taldea: Ikasten Ikastea: printzipioak, estrategia metodologikoak, esperientziak. Talde aurkezpena: Mariam Bilbatua koord. Huhezi Fakultatea
B Taldea: Elkarrekin ikasi: Ikasarea. Printzipioak, estrategia metodologikoak, esperientziak. Talde aurkezpena: Ainara Artetxe koord. HUHEZI Fakultatea
14:00 Partaidetza sustatzeko estrategiak. Arte tailerrak. Garaion Koop. E.
15:00 Luntxa / Bazkaria
Ikaskide taldeak
Proiektu hau 2009an sortu zen, eta bertan zortzi ikastetxe hasi ziren lanean. Denek konpromisoa hartu zuten proposamenak landuko zituztela metodologia berria ezarri, esperimentatu eta elkartrukatzeko, eta horretarako HUHEZI fakultateak formazioa eta aholkularitza eskaini zien, beti ere “ikerketa jarduera” ildo metodologikoan oinarrituta, hau da, gelako jardueren azterketan, hausnarketan eta hobekuntza proposamenetan. 2011-2012 ikasturtean sei ikastetxe gehiago sartu ziren prozesuan, eta hurrengo ikasturtean, beste bi.
Jardunaldiko gaia
Jardunaldiak aurkeztu nahi du zer erantzun ematen ari zaion identifikatutako erronka bati, hain zuzen ere, lankidetza dinamika eraginkor eta efikaza garatzea: “IKASARE. Ikaskidetzan oinarritutako Konpetentzien garapen eredua”. Horretarako, antolatzaileak sare bat hasi dira eraikitzen (unibertsitatea-ikastetxea, ikastetxea-ikastetxea), eta dinamika berriak sortu, bertan aholkularitza ematen dela ikastaro, mintegi, behaketa gelak eta saio presentzialak erabilita, beti ere arazo eta kasu errealen ebazpenean oinarri hartuta. Helburua baita ikaskuntzan dauden erakundeak akuilatzea, pertsona bakoitzaren beharretara zuzendutako etengabeko ikaskuntza eskain dezaten.