Irakurriena
- 1. Duinduz proiektua: etxez etxeko zainketen lan-baldintzak hobetzeko
- 2. Mikel Mujika Estensoro, Orkliko Konfort eta Osasun negozioaren zuzendari berria
- 3. “Eskerrak eman nahi dizkiegu proiektua posible egiten duten guzti guztiei"
- 4. Adolfo Plaza: «Gure entitatearen asmoa da gizartearentzako aurrerapen bateratua lortzea, inor atzean utzi gabe»
- 5. Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitzan berrian
- 6. LABORAL Kutxa Frantziako Tourrean izango da
- 7. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 8. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 9. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 10. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
IK4-IKERLANek parte hartuko du sistema txertatuen gainean Europan egiten den azokarik garrantzitsuenean
IK4-IKERLAN sistema txertatuen alorrean Europan egiten den ekitaldirik garrantzitsuenean egongo da presente: Embedded World 2015 azokan, Nurembergen (Alemania), otsailaren 24tik 26ra bitartean. Euskal teknologia zentroak arlo horretan dituen gaitasunak erakutsiko ditu bertan, nazioarteko erreferente den heinean, kontinente osoko eragile garrantzitsuenek osatutako publikoa aurrean duela.
IK4-IKERLAN ahalegin handia egiten ari da sistema txertatuei zuzendutako I+Ga bultzatzeko, hau da, sistema horiek dituzten objektuek, dela ibilgailuek, industriako makinek edo aerosorgailuek, duten funtzio bat edo gehiago modu fidagarrian eta oinarri sendoekin kontrolatzeko balio duten gailu elektronikoetara bideratutakoa. Sistema horiek industriaren lehiakortasuna bultzatzen laguntzen dute, izan ere, beraiek daramtzaten objektuen prestazioak, segurtasuna eta eraginkortasuna areagotzea ahalbidetzen dute, eta horri esker merkatuan balio erantsi nabarmena dute.
Zentro Teknologikoak aplikazio kritikoetarako, hau da, huts eginez gero pertsonen segurtasunaren ikuspegitik ondorio larriak edo kalte ekonomikoak eragingo lituzketen aplikazioetarako fidagarritasun handiko sistema elektronikoen gainean dituen gaitasunak erakutsiko dizkie interesa duten enpresei.
Berez, IK4-IKERLAN nazioarteko erreferentzia da horrelako gailuen garapenean, hainbat enpresarekin elkarlanean arituta eskuratu duen esperientziagatik.
Azokan jarriko duen erakustokian (4 aretoko 242 zenbakiko erakustokia), garraioaren, industriako ekipo ondasunen, energia eolikoaren eta jasokuntzaren sektoreekin lotura duten hainbat garapen erakutsiko ditu.
Embedded World 2015
Embedded World Exhibition & Conference 2015, Nurembergen (Alemania) egingo da, otsailaren 24tik 26ra bitartean, eta Europako sistema txertatuen sektorerako urteko hitzordurik garrantzitsuena da. Azokaren garrantzia nabarmentzeko, nahikoa dira bi zifra: joan den urtean, azokan 856 erakusle egon ziren, eta 26.000 bisitari baino gehiago erakarri zituen.
"Embedded World 2015 azoka erakusleiho ezin hobea izango da guretzat, sektoreko eragilerik garrantzitsuenei aplikazio kritikoetarako fidagarritasun handiko sistema elektronikoen eremuan dugun indarra erakusteko aukera izango dugulako. Gure esperientziaren bermea dugu: Honelako garapenekin enpresa ugariri lehiakorragoak izaten lagundu diegu”, baloratu du IK4-IKERLANeko ikertzaile Jon Perezek.