Irakurriena
- 1. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
- 2. 24. Korrika MONDRAGONen
- 3. Bost hamarkada hezkuntzaren abangoardian
- 4. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
- 5. BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
- 6. Ategi, 2026ko Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa gisa aitortua
Kooperatiben arteko Euskadiko III. Mus Txapelketa
Euskadiko Kooperatiben arteko III. Mus Txapelketa egingo da 2012an. Aurreko bi urteetako txapelketak ENKF - Euskadiko Nekazaritzako elikagaien Koopera- tiben Federazioak antolatu zituen. Aurten, NBEK 2012a Kooperatiben Nazioarteko Urtea izendatu duela-eta, KONFEKOOPek (Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak) ENKFren laguntzarekin, kooperatiba guztiei txapelketan parte hartzeko gonbita helarazi nahi die.
- Parte hartuko duten bikoteek 2012ko urtarrilaren 2tik 27ra eman behar dute izena, www.konfekoop.coop webgunean aurkituko duten aplikazioan. Izen-ematea doakoa da.
- Otsaileko lehen astean hasiko dira partidak. Bi partidako kanporaketak egingo dira.
- Kanporaketetako partidetan bost joko irabazi beharko dira, eta egunean partida bakarra jokatuko da.
- Parte-hartzaileek adostuko dute jolasteko eguna, baina bi partidak aste bakoitzeko igandea baino lehen jokatu behar dira.
- Amaierako fasea (1/16, 1/8, 1/4, finalerdiak eta finala) azaroaren 11n jokatuko da, Durangon egingo den Kooperatiben jaialdian.
- Izena eman duten parte-hartzaileen zerrenda jaso ondoren, antolatzaileek partiden egutegia zehaztuko dute. www.konfekoop.coop webgunean egongo da eskuragarri eta bikote parte-hartzaileei posta elektronikoz helaraziko zaie.