Irakurriena
- 1. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 2. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 3. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 4. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 5. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 6. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
Ignazio Barañano: "Eraldaketa pedagogikoa geletara ekartzeko helburuan sakonduko dugu"
Berarekin hitz egin dugu, ikasturte berri honen erronkak ezagutzeko. Baieztatu digu Konfiantzaren Pedagogian sakontzen jarraituko dutela eta eraldaketa pedagogikoa ikasgeletara ekartzeko hasitako prozesuan murgilduko direla.
Ilusioz eta lasaitasunez
Halaber, Covid-19ak eragindako egoera bereziari aurre egiteko protokolo guztiak martxan dituzte eta iazkoarekin alderatuta, “aurtengo ikasturtea lasai hasten dugu. Iaz kasu batzuk izan genituen baina modu egokian kudeatu genituen”.
Ignazio Barañano

48 urte, laudiotarra, Ignaziok bere ibilbide profesionala kudeaketa aurreratuaren munduan eman du. Erakunde desberdinetan ibilitakoa, tartean Euskalit, aholkulari gisa espezializatu da azken urteotan, batik bat hezkuntza sektorean. Estrategia, pertsonen kudeaketa, kalitate prozesuak, berrikuntza… horietan da aditu Ignazio.
"Arizmendiko profesionalen lan-taldea azpimarratuko nuke bereziki, horixe baita gure proiektua arrakastatsu izateko gakoa”.
Aurrerantzean Iñaki Etxezarreta ordezkatuko du. Aitortu digu “ez da erraza izango, ikastolen munduan erreferente bihurtu baita, beraz, erronka handia dut aurrean. Hala ere, aukera izan dut berarekin hilabete batzuk egiteko eta ikastola barrutik ezagutzeko".
Elkarrizketa luzea hurrengo TU Lankide aldizkarian argitaratuko da.