Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
50 herrialdetatik ia 2000 bisitari etorri dira gurera 2019an zehar
Urteroko hitzordua da MONDRAGONeko Hedapen Kooperatiboaren topaketa, eta atzo abenduak 17an egin zen Otaloran.
MONDRAGONek Esperientzia Kooperatiboan interesa duten pertsonak artatzeko Hedapen Kooperatiboa zerbitzua du eta bere bitartez kudeatzen dira gurera etortzen diren bisitak.
Modu berean, zerbitzu honekin kolaboratzen dute urtean zehar erakunde ezberdinetako hainbat pertsonek: MONDRAGONeko kooperatibek, Euskadiko Nekazari-elikagaien Kooperatiben Federazioak, ERKIDEk, gertuko administrazio publikoak eta Arizmendarrietarekin lotutako bestelako elkarteek. Guztien artean bisitariari erakutsi nahi izaten zaio zer den MONDRAGONeko Esperientzia Kooperatiboa eta, horrekin batera, hemengo kooperatibismoa.
Ia 2.000 bisitari
Aipatu bezala, Otaloran (MONDRAGONeko Zuzendari eta Kooperatiba Garapenerako Zentroa) izan da topaketa. Bertan aztertu dituzte aurtengo datuak.
2019an 1.727 pertsona etorri dira MONDRAGONera, %81 Estatu espainiarretik kanpokoak. Hauek 50 herrialdetatik etorri dira, bereziki (bisitari gehiagoko herrialdetik gutxiagora): Hego Korea, Mexiko, Estatu Batuak, Brasil, Frantzia, Japonia, Argentina, Holanda, Kolonbia eta Belgika. Aipatzekoa Hego Koreak sailkapen horretan beste urte betez eutsi egin diola bere lidergoari, izan ere azken urteotan korearrak dira geurera gehien hurbildu diren bisitariak.
Bisitarien %64 interes enpresarialarekin dator: ekintzaileak, kooperatibistak edo politikariak dira, zeintzuek beraien lurraldea (edo beraien kooperatiba) hobetu nahi duten gure ereduaz. Partaideen %31ak interes akademikoa dauka: ikasle eta irakasleak dira, zeintzuek eredu kooperatiboa ezagutu eta bertan sakondu nahi duten. %4ak, esan daiteke, interes orokorra duela.
Bestalde, 585 pertsonek parte hartu dute Hedapen Kooperatiboak munduan zehar eman dituen hitzaldietan. Nabarmentzekoa da, azkenik, 151 talde artatu direla eta horietako 59 kooperatibek eskatuta izan direla; azken hauek beraien bezero, hornitzaile eta pertsona klabeak izan dira.