Irakurriena
- 1. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 2. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 3. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 4. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 5. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 6. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
Huhezinemaren 16.edizioa urtarrilean egingo da eta lanak aurkezteko epea ireki da dagoeneko
Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiraren 16. edizioak lanak aurkezteko epea ireki du. Lanak bidali ahal izango dira 2022ko azaroaren 29ra arte. Edizio berriak data berriak izango ditu: urtarrilaren 25etik 27ra bitartean egingo da. Urtero bezala, 4. mailako Ikus-entzunezko Komunikazio graduko 14 ikaslek osatutako talde berri batek antolatuko du jaialdia, eta unibertsitateko modulu baten parte izango da, Iban del Campo Mondragon Unibertsitateko irakasle eta jaialdiaren zuzendari artistikoaren gidaritzapean.
Edizioa berrikuntzaz betea dator, publiko zabalago batera iristeko helburuarekin. Aurreko edizioan bezala, Sail ofiziala eta Bideoklip saila mantenduko dira. Bestalde, orain arte MU Ikasle Saila izan dena, zabaldu eta, oraingo edizioan, Mondragon Unibertsitateko ikasleei soilik bideratu ordez, Euskal Herriko eta mundu osoko zinema edo ikus-entzunezko euskal ikasleen partehartzea bultzatuko du. Gainera, jubilatuz osatutako epaimahai batek sari bat emango du.
MU Ikasle Saila izan dena, zabaldu eta, oraingo edizioan, Mondragon Unibertsitateko ikasleei soilik bideratu ordez, Euskal Herriko eta mundu osoko zinema edo ikus-entzunezko euskal ikasleen partehartzea bultzatuko du
4.000 euro inguru banatuko dira irabazleen artean. Jaialdiaren oinarri eta sari eguneratuak edota informazio gehigarria ikusgai daude Huhezinemaren webgunean: https://huhezinema.eus/oinarriak/