Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
HEZIKOOP proiektu interkooperatiboaren aurkezpena
Testuinguru honetan, MONDRAGONen BAC-ek, Arizmendi Ikastolak eta HUHEZIk sustatu duten proiektu interkooperatiboa aurkezteko saioa prestatu dute. Datorren urriaren 4an izango da, arratsaldeko 17:30tik aurrera, Arrasateko Garaia Berrikuntza Guneko Areto Nagusian.
‘HEZIKOOP Proiektua’-ren erronka izango da, gure nortasun berritzailetik abiatuta, unibertsitatez kanpoko heziketa eredu kooperatibo baten eraketa, hau da, unibertsitatez kanpoko eskolatzearen amaieran ikasleria kooperatiboa izatea. Hau guztia autogestioan oinarritutako kultura pedagogiko eta antolatzaile baten bitartez lortuko da.
Horretarako, ‘HEZIKOOP Proiektua’-k pertsona kooperatiboaren heziketaren eta prestakuntzaren alde egiten du, eraldaketa pertsonala eta soziala sustatzeko gai izango dena.
Eraldaketa pertsonal eta sozial horri aurre egiteko, ‘HEZIKOOP Proiektua’-k, Heziketa Kooperatiboaren ikuspuntua baliatuz, profil zehatz bateko pertsonen sustapena bultzatzen du:
- Norbere bizi-proiektuaren jabe protagonista eta jakitun diren pertsonak.
- Enpresaren alorrean, jendartearekin konprometitutako talde-proiektu baten garapenaren ardura hartzen duten pertsonak.
- Guztien ahaleginen bitartez jasotako onurak zuzentasunez banatzen dituzten pertsonak
‘HEZIKOOP Proiektu Interkooperatiboa’-ren aurkezpenaz arduratuko dira:
- Joseba Iñaki Etxezarreta, Arizmendi Ikastola KOOP. E.-ko Zuzendari Gerentea.
- Begoña Pedrosa, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko (HUHEZI KOOP.E.) Dekanoa.
Parte hartu ahal izateko izena ematea beharrezkoa da, 943082215 telefono zenbakira deituta edota mondragon-cp@mondragoncorporation.com helbidera mezu bat bidaliz.