Irakurriena
- 1. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 2. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 3. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 4. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 5. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 6. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
Helena Resano, Atresmediako kazetaria, Komunikazio Foroan
Goizeko 9:30tik eta 13:30ra MONDRAGONen Komunikazio Foroa ospatzen ari da Donostian, Basque Culinary Centerren. Bertan batu dira Korporazioko kooperatiba askotako komunikazio arduradunak. Saioa Iñigo Ucin presidentearen ongietorriarekin hasi da eta ondoren Helena Resano, Atresmediako kazetari ezagunak, hartu du hitza.
"Hizkuntza samurra eta ulergarria erabili, izenburu laburrak eta erakargarriak, ekindin anglizismoak, esan deigun beti egia, naiz eta zaila izan, ez sartu arazoetan eta inpaktatu zuen komunikazioarekin" gomendatu die Resanok Forora gerturatutakoei.

Krisi komunikatiboa
Komunikazio foroa interkooperazio espazio bat da non MONDRAGON Korporazioan dauden kooperatibetako Komunikazio eta Marketin arduradunek parte hartzen duten
Kafearen ondoren Miguel Lopez Quesadaren txanda izango da. Gestamp-eko komunikazio zuzendari eta DIRCOMeko presidenteak krisia eta komunikazio izango ditu hizpide bere hitzaldian. Eta bigarren ponentziaren ondoren mahai inguru bat egingo da, Pili Kalzada kazetari eta Linking Ideas-eko bazkideak moderatuta. Besteak beste, mahai inguruan Alejandro Martinez Berriochoa, Eroski Fundazioko zuzendari nagusia; Aritz Otxandiano, Fagor Taldeko Jasangarritasun eta Komunikazio zuzendaria; Adriá Gelabert, Anthesis Lavolako Merkatu zuzendaria; eta Patricia Gutierrez, Basque Culinary Center-eko Komunikazio eta Marketin zuzendaria izango dira.