Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Goi Eskola Politeknikoko Robotek taldea munduko lehiaketan izango da apirilaren 24an
Pasa den martxoaren 17an, Tarragonan, European Robotics Festival-a burutu zen, Europako gazteentzat robotikaren arloan egiten den ekitaldirik garrantzitsuena. Lehiaketan 2.000 pertsonatik gora bildu ziren ondorengo kategorietan: Jr.Lego League, Lego League eta, Europan lehen aldiz 18-23 urte arteko gazteei zuzenduta, First Tech Challenge (FTC). Kategoria ezberdinetan parte hartu zuten 4 talde euskaldunak saritu zituzten, horien artean, Robotek taldeak FTC kategorian lortu zuen finalista saria azpimarratu behar da. Robotek Mondragon Goi Eskola Politeknikoko lanbide heziketako 9 ikaslek osatzen dute.
Sari horri esker, Robotek taldea zuzenean pasatu zen St.Louis-en (Missouri, AEB) apirilaren 24 eta 27 bitartean burutuko den mundu mailako finalera.