TUlankide MONDRAGON

Gizartearen zahartzeak negozioan duen eragina aztergai

2018/11/07

Garaia Parque Teknologikoan egingo da jardunaldia, azaroaren 9an. Goizeko ordutegian, gizartearen zahartzeak sektore ezberdinetan izango dituen mehatxu eta aukerak aztertuko dira.
Gizartearen zahartzeak negozioan duen eragina aztergai

INKLUGI, Diseinu Berrikuntza Zentroak (DBZ-MU) Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin garatzen ari den proiektua da.

Proiektu honen helburua, Gipuzkoako enpresei, produktu eta zerbitzu inklusiboagoak garatzeko erremintak eskaintzea da. Gizartearen zahartzeak berrikuntzarako aukera berriak ekarriko ditu. Aukera horiek kuantifikatzen eta aprobetxatzen laguntzen duen erreminta aurkeztuko dugu lehen topaketa honetan. Tresna berria sektore ezberdinetara egokitu ahal izateko parte hartzaileen ekarpenak jasoz itxiko dugu jardunaldia.

Zure sektorean sortuko diren aukera berriak ezagutzeko eta ekarpenak egiteko prest al zaude? 

Programa

09:30 – Jardunaldiaren aurkezpena // Garikoitz Agote eta Arantxa Glz. de Heredia

09:45 – Gizartearen zahartzea eta sektore ezberdinentzako aukerak // Daniel Justel

10:30 – INKLUGI proiektuaren aurkezpena // Arantxa Glz. de Heredia

  • Zahartzeari buruzko inkestaren emaitzak Debagoienan.
  • INKLUGI erremintaren diseinu kontzeptuala.

11:00 – Kafea
11:15 – Talde lana: INKLUGI erreminta sektore ezberdinen beharretara egokitzeko tailerra. Proiektuan parte hartu nahi duten enpresak identifikatzea // Dinamizatzaileak: Daniel Justel, Arantxa Glz. de Heredia eta Amaia Beitia.

12:45 – Ondorioak eta jardunaldiaren itxiera

 

Eman izena eta parte hartu INKLUGI topaketan.

Eguraldia
Igandea 25 Min: 17
Max: 29
Astelehena 26 Min: 17
Max: 32
Asteartea 27 Min: 17
Max: 29
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak