Irakaskuntza unibertsitate zentroa

Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak

Automoziorako moduluak eta sistemak

Kautxuz eta plastikoz egindako soluzio berritzaileak.

MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak

Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea

Ikerketa zentro teknologikoa

Ingeniaritza eta arkitektura

Finantza eta aseguru zerbitzuak.

Eraikuntza sektorerako irtenbide berritzaileak

Irtenbide profesionalak.

Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.

Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.

Ingeniaritza , instalakuntza eta ingurumena

Zibersegurtasuna.

FLL Euskadik Bilbao As Fabrik estreinatuko du egoitza gisa, inoizko ediziorik jendetsuenean

Mondragon Unibertsitateak Bilbon duen campusak lehen aldiz hartuko du txapelketa otsailaren 28an, Arrasateko esperientzia baliatuz. Aurtengo edizioak marka guztiak hautsi ditu: 68 ikastetxetako 3.410 ikasle arituko dira lehian aldi berean lau egoitzatan.
2026/02/04

Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak 17. aldiz antolatu du FLL Euskadi programa, eta aurtengo edizioa mugarri berriekin dator. Otsailaren 28an egingo den final handian, Mondragon Unibertsitatearen Bilbao As Fabrik campusa gehituko zaio txapelketari egoitza berri gisa. "FLL Euskadi Bilbao-Mondragon Unibertsitatea" izenpean, Zorrozaurreko instalazioek bat egingo dute Deustuko Unibertsitatearekin, Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Arrasateko egoitzarekin, inoizko parte-hartzerik handiena duen edizioa osatzeko.

Egoitza berriaren erronka

Lehen aldiz FLL-ko finala hartzea ez da erronka makala, baina Bilboko campuseko arduradunak buru-belarri ari dira lanean antolakuntzan. Egiteko horretan, Mondragon Unibertsitateak Arrasateko Iturripeko campusean urteetan metatutako esperientzia baliatzen ari dira; bi egoitzen arteko harremana etengabekoa da finala arrakastatsua izan dadin.

As Fabrikeko estreinaldi honetan, 6 ikastetxetako 22 talde lehiatuko dira: 12 talde Challenge kategorian (10-16 urte) eta 10 talde Explore kategorian (6-9 urte). Ikasle, irakasle eta senideak batuz, 300 lagun inguru espero dira egun horretan campusean.

Boluntarioen beharra

Antolatzaileek gogorarazi dute ekitaldiaren arrakastarako ezinbestekoa dela boluntarioen lana. Hori dela eta, otsailaren 28ko finalean lagundu nahi dutenek Innobasqueren webgunean eman dezakete izena, As Fabrikeko campusa aukeratuta: https://boluntarioakflleuskadi.innobasque.eus/login.html 

Inoizko parte-hartzerik handiena

Datu orokorrei dagokienez, aurtengo FLL Euskadi inoizko indartsuena da. Guztira, 68 ikastetxetako 3.410 ikasle ari dira parte hartzen programan (%66 Bizkaian, %19 Araban eta %15 Gipuzkoan). Otsailaren 28ko finalean, larunbata, 205 taldek aurkeztuko dituzte beren berrikuntza-proiektuak eta robotak. Zifra horiek agerian uzten dute Euskadiko txapelketa estatu osoko garrantzitsuenetakoa dela, bai antzinatasunagatik, bai bolumenagatik.

Arkeologia ardatz: UNEARTHED

Nazioarteko FIRST LEGO League ekimenaren barruan kokatzen da txapelketa (mundu mailan 110 herrialdetako 679.000 gaztek parte hartzen dute). Urtero gai bat izaten dute ardatz, eta aurtengo erronka UNEARTHED da (lurpetik aterea).

Hala, arkeologia oinarri hartuta, ikasleek hilabetez landu dituzte LEGO roboten programazioa eta berrikuntza-proiektuak. Euskadin, gainera, programak balio erantsia du: ikasleek bisita zientifiko-teknologikoen egitarau aitzindaria izaten dute, benetako arazoei irtenbideak bilatzeko ezagutza praktikoa eskaintzen diena.

Edizio honek  Mondragon Unibertsitatearen, Korporazioaren eta hainbat kooperatibaren (Ausolan, Batz, Cikautxo, Danobatgroup, Erreka, Fagor Taldea, Ikerlan, Krean, Laboral Kutxa, Lana, LKS Next, Lortek, Maier, Ondoan, Orbik, ULMA Taldea) babes zabala du, baita Arrasateko Udalarena ere.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa

Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak

Automoziorako moduluak eta sistemak

Kautxuz eta plastikoz egindako soluzio berritzaileak.

MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak

Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea

Ikerketa zentro teknologikoa

Ingeniaritza eta arkitektura

Finantza eta aseguru zerbitzuak.

Eraikuntza sektorerako irtenbide berritzaileak

Irtenbide profesionalak.

Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.

Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.

Ingeniaritza , instalakuntza eta ingurumena

Zibersegurtasuna.