Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea
Ikerketa zentro teknologikoa
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Irakurriena
- 1. TFG-TFM MONDRAGON Sariek talentua saritu dute inoizko parte-hartzerik handienarekin
- 2. MONDRAGONek eta Fagor Electronicak Semi Zabalan inbertitu dute
- 3. Eroskik finantza egitura berrantolatu du, zorra merkeago birfinantzatuz
- 4. MONDRAGON Foroaren XIII. edizioak 400 lagun baino gehiago elkartu ditu Bilbon
- 5. Guido Agostinelli dibulgatzaile argentinarrak MONDRAGON bisitatu eta sareetan arrakasta lortu du milioitik gora ikustaldi lortuta
- 6. Azaroak Arizmendiarrieta ekarriko du gogora
FLL Euskadi MONDRAGON, bihar Iturripeko Campusean
FLL Euskadi MONDRAGONek 400 neska mutiko inguru erakarriko ditu bihar Arrasatera, Challenge (9-16) eta Explore (6-9) kategoriatan. Guztira Euskal Autonomia Erkidegoko hamabost ikastetxe eta eskola ezberdinetako ordezkariak arituko dira nor baino nor ZTIM ikasketen lehiaketa erreferentean.
Biharkoa gainera, azken urteotakoa bezalaxe, hiru sedetan egingo da: Bilbon, Donostian eta Arrasaten. FLL Euskadi festa handia da, berrikuntzaren festa, eta dozena bat ediziotan milaka lagun erakarri ditu berrikuntzara, teknologiara eta ZTIM ikasketetara.
Eta noski, MONDRAGONek ZTIM ikasketen aldeko apustua egiten du: zientziagatik, teknologiagatik, ingeniaritzengatik eta matematiken heziketagatik. Eta bereziki pertsonengatik, bihar Arrasatera gerturatuko diren ehunka gazteengatik. Korporazioak Innobasquek sustatzen duen FIRST LEGO League babesten du, modu dibertigarrian ZTIM ikasketetara gerturatzen dituelako gazteak.

Ekitaldia goizeko 10etan hasiko da, irekiera ekitaldiarekin. Bertan izango dira aurtengo antolatzaile eta babesle nagusiak, lehiaketako protagonista nagusienekin batera
Ekitaldia goizeko 10etan hasiko da, irekiera ekitaldiarekin. Bertan izango dira aurtengo antolatzaile eta babesle nagusiak, lehiaketako protagonista nagusienekin batera. Ekitaldi hasieraren ondoren Robotaren jokoa egingo dute Iturripen bertan, eta Mondragon Unibertsitateko gela ezberdietan proiektuak aurkeztuko dituzte. Aurtengo gaia energia da, Superpowered izanburupean. FLL Euskadi MONDRAGONi 16:00etan emango zaio amaiera, itxiera ekitaldiarekin.
Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea
Ikerketa zentro teknologikoa
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.
Irakaskuntza unibertsitate zentroa