Irakurriena
- 1. Bost hamarkada hezkuntzaren abangoardian
- 2. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
- 3. BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
- 4. Ategi, 2026ko Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa gisa aitortua
- 5. Berdintasuna, MONDRAGONeko kooperatiben izatean
- 6. C'Mon Guys, BKI BOX eta NCLIC Shakespeare txapeldun FLL Euskadi-MONDRAGONen
FITCH agentziak BBB kalifikazioa eman dio berriro LABORAL kutxari, bat egite prozesu ostean
Fitch agentziak positiboki baloratu du LABORAL kutxaren egoera. Honako aspektuetan oinarritu du bere balorazioa:
-
Kalifikazioak finantza-parametroen sendotasuna islatzen du.
-
Fitch agentziaren arabera, aktibo problematikoen hornikuntza egokia da, eta likidezia-parametroak erosoak dira. Bestalde, kreditu-inbertsioaren gaineko gordailuen ratioak ere egokiak dira.
(2012a ixtean, emandako kredituen gaineko gordailuen ratioa % 86,9koa zen, sektoreko entitateen batez besteko ratioa % 70,9koa zen bitartean)
-
Kapitalizazio-maila ere egokia da, entitatearen arrisku-profila kontuan hartuta.
(Kapitalizazio handia du, % 11koa. Beraz, etorkizunari begira, ondare-egoera onean dago, izan ere 2013ko urtarrilaren 01etik eskatzen den % 9ko gutxieneko maila aise gainditzen du)
-
Era berean, positiboki baloratu da berankortasun-ratioa, sektorekoa baino txikiagoa baita.
(Aurreko ekitaldiaren amaieran, % 6,95ekoa zuen berankortasun-ratioa: sektoreko batez bestekoa baino dezente txikiagoa. Izan ere, sektoreko batez bestekoa % 10,4koa izatera heldu zen (% 11,4koa Sareb-en aurretik), erakunde nazionalizatuetako zalantzazko aktiboak Sareb-era pasatu ondoren)
-
Gainera, EAEren eta Nafarroaren eragin-esparruan kontzentratuta egotea ere baloratu du, Espainiako gainerako erkidegoetan baino egoera hobea dugulako.