Irakurriena
- 1. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 2. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
- 3. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
- 4. 24. Korrika MONDRAGONen
- 5. Bost hamarkada hezkuntzaren abangoardian
- 6. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON 2026 bideo laburpena
BKI BOX (Bera Kruz ikastola, Markina-Xemein), NCLIC Shakespeare (NC learning investigation center, Gasteiz) eta C'Mon Guys (Madre de Dios ikastetxea, Bilbo), ikastetxeetako taldeak koroatu dira aurtengo FLL Euskadi-MONDRAGON txapelketan. Zientzia, teknologia eta jai-giroa nagusitu dira gaur FLL Euskadi-MONDRAGON txapelketaren zazpigarren edizioan. Aurten, lehen aldiz, ekitaldia bi agertokitan banatu da: Arrasateko ohiko Iturripen eta Bilboko Mondragon Unibertsitateko As Fabrik campusean. Bi egoitzen artean, ia 500 gaztek (67 talde), ehunka boluntariok eta harmailak bete dituzten senideek goiz ahaztezin bat bizi izan dute, talde-lana eta robotika uztartuz.