Irakurriena
- 1. Arizmendiarrietaren jaiotzaren urteurrena
- 2. Ikerlanek elektronika aurreratuko laborategi aitzindaria inauguratu du Arrasaten
- 3. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
- 6. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
Fagor Etxetresnak/Edesa konkurtso prozesuak jada salbuetsi zion erantzukizuna MONDRAGONi
Asteazken honetan izan da Ordaindu/Eskuratu MONDRAGONen kontra jarritako demandagatik hirugarren eta azken ahozko bistaren galdeketa. Demandatzaileak eskatuta deklaratu dute, ordena honetan, Sergio Treviñok eta Xabier Bengoetxeak, Fagor Etxetresna Elektrikoetako zuzendari nagusi ohia eta Kontseilu Errektoreko lehendakari ohia hurrenez hurren; Ane Alkorta demandatuaren lekukoak ere deklaratu du, Fagor Etxetresna Elektrikoetako administrazio konkurtsalaren kideak eta Javier López eta Borja Ortega PriceWaterHouseCoopers-en auditoreen irizpena.
Xabier Bengoetxeak gogora ekarri du 2013 hasieran jada jakinarazi zitzaiela bazkideei honakoa: “ezingo dira ordaindu borondatezko ekarpenengatiko interesak kooperatibak duen egoera zailagatik”.
Saioan zehar gogoratu da jada badaudela Fagor Etxetresna Elektrikoetako eta Edesako prozedimendu konkurtsaleko auto irmoak, Ane Alkortak adierazi duen moduan. Besteak beste, hartzekodunei emandako informazioa zuzena izan zela, konkurtsoaren instrukzio-epaileak dekretatu zuela MONDRAGON ez dela helburu merkantilak dituen talde bertikal bat, edo Fagor Etxetresna Elektrikoak eta Edesak eginiko konkurtso eskaera egin behar zen garaian egin zela, nahiz eta demandatzaileek MONDRAGONi egotzi zioten prozedimendua atzeratzen saiatu zela.
Halaber, Alkortak azaldu du MONDRAGONek konkurtsoan esku-hartzerik ez zuela izan finkatu zuela epaileak, xedatuz Fagor Etxetresna Elektrikoen eta Edesaren kaudimen ezak zerikusi zuela krisi ekonomikoarekin, merkatuaren galerarekin, eta kooperatiben lehiakortasun galerarekin. Gogorarazi du Administrazio Konkurtsalak zein Fiskaltzak ez zutela ondorioztatu hartzekodunei informazio finantzarioa ezkutatu zitzaienik, eta egiaztatu zela Fagor Etxetresna Elektrikoetan eta Edesan erabakiak hartzen zuten bakarrak beren organoak zirela, hirugarren parte hartze barik.
Beste aldetik, Sergio Treviñok azpimarratu du, besteak beste, kooperatibek zituzten askotariko informazio bide eta komunikazio mekanismo propioak eta erabat aktibatu zirela helarazteko “mezu argiak, Fagor Etxetresna Elektrikoen eta Edesaren egoera zailaren argazki erreala adierazten zutenak”.
Xabier Bengoetxeak gogora ekarri du 2013 hasieran jada jakinarazi zitzaiela bazkideei honakoa: “ezingo dira ordaindu borondatezko ekarpenengatiko interesak kooperatibak duen egoera zailagatik”. Alabaina, azpimarratu nahi izan du milioi eta erdi euro bideratu zirela “egoera pertsonalengatik bazkide batzuek eginiko eskaerei erantzunez zatikako itzulketei aurre egiteko”.