Automozio osagaiak
Berogailu, osasun ur bero, ura berotzeko eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak
Muntaketa automatikoaren sistemak
Ikerketa zentro teknologikoa
Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Fagor Ederbatt, errendimendu handiko litiozko bateriak ekoizteko ekimen berria
Fagor Ederbattek bateriak eskaintzen ditu merkatuan, gaur egun mugikortasun elektrikoaren garapena bultzatzen ari diren funtsezko sektoreen estandar gorenei erantzuten dietenak, hala nola, trenbideko eta itsasoko garraioa, autobus elektrikoak, ibilgailu komertzial arinak eta off-road ibilgailuak, bai eta aplikazio industrialak ere.
Fagor Ederbatt merkatuan aurkeztu da NMC baterien hiru erreferentziarekin, litiozko ioien bateriekin eta merkatuan dauden mugikortasun-aplikazio gehienen beharrei erantzuten dietenekin.
Zamudion (Bizkaia) kokatutako ekoizpen-instalazioekin, Fagor Ederbattek bateria berri bat merkaturatuko du aurten bertan, kasu honetan LFP (litio- ferrofosfatoa), NMCn oinarritutako egungo erreferentziak osatuko dituena, egoera solidoko baterietan oinarritutako 2024an hasitako garapen teknologikoekin jarraituko duen bezala.
Fagor Ederbatt merkatuan aurkeztu da, merkatuan dauden mugikortasun elektrikoko aplikazio gehienen beharrei erantzuten dieten baterien hiru erreferentziarekin
Ricardo Valoria Fagor Ederbatteko zuzendari komertzialak adierazi duenez, "garraio garbiagoa, eraginkorragoa eta iraunkorragoa bultzatzen duten irtenbide aurreratuak garatzeko konpromisoa" berretsi dute. Eta gaineratu du: "Bateriak mugikortasun elektrikoaren bihotza dira, eta Fagor Ederbattetik, paradigma berri horretarako trantsizioan funtsezko eragile izan nahi dugu, merkatuko estandar zorrotzenak betetzen dituzten prestazio handiko bateriak garatuz eta merkaturatuz. Gure ekarpena nabarmena da: bateria arinagoak, bolumen txikiagokoak eta eraginkortasun energetiko handikoak, autobus elektrikoetan, trenetan, karga-sistema mugikorretan eta portu-instalazioetan txertatuak, garraioa elektrifikatzeko beharrari benetako irtenbidea emanteko".

Elkarrekiko lankidetzako ekintzailetza
Eragiketa berri hau ekintzailetza gaitasunak aktibatzeko eta kooperatiben artean negozio berriak sustatzeko estrategia korporatiboaren testuinguruan kokatzen da. Izan ere, proiektu honetan, Fagor Ederlanek eta MONDRAGONek ez ezik, Orkli, Mondragon Assembly eta Ikerlan kooperatibek ere parte hartzen dute, baita SPRIk ere (Ezten Arrisku Kapitaleko Funtsaren bidez).
MONDRAGONetik, MONDRAGON Venturesen negozio berrien sustatzaile eta Fagor Ederbatten Administrazio Kontseiluko kide den Julian Gallardok uste du interesgarria dela ekimen honetan parte hartzea, bi ikuspegitatik: batetik, "mugikortasun elektrikoaren esparruan enpresa berrien sorrera bultzatzen duelako balio erantsi diferentzialarekin, abiarazitako produktuen prestazioen eta funtzionaltasunaren ikuspuntutik”; bestetik, "MONDRAGONeko kooperatibei laguntzen dielako, apustu fidagarriak eginez egungo negozioetatik beste interes arlo batzuetara dibertsifikatzeko".
Automozio osagaiak
Berogailu, osasun ur bero, ura berotzeko eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak
Muntaketa automatikoaren sistemak
Ikerketa zentro teknologikoa
Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.