Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.
Irakurriena
- 1. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 2. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 3. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 4. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
- 5. MONDRAGONeko Lanbide Heziketa: talentua barneko kooperatibetan geratzen da
- 6. “Kooperatibara HURBILTZEN” formazioa eskainiko du estreinakoz LANKI Ikertegiak
Fagor Arrasatek eta Onapres-ek bat egin dute
Fagor Arrasate liderra da ondorengoak diseinatu, egin eta hornitzen: prentsa eta estanpazio sistemak, bobina metalikoak prozesatu eta ebakitzeko lineak eta txapazko pieza konplexuak fabrikatzeko ekipo bereziak. Onapres ere 50 urte baino gehiagoan erreferentziazkoa izan da mota askotako prentsa hidraulikoak deseinatu eta fabrikatzen: trokelen probak egitekoak, produkziokoak, konpontzaileak, press-hardening-ak, piezak SMC eta konpositen edo forjan fabrikatzekoak.
Bi enpresa hauek azken urteetan elkarrekin kolaboratzen ari ziren begi bistakoa zelako bai bezero eta bai produktuetan zuten sinergia, batez ere automobil sektorean bezero garrantzitsu hauekin: Volkswagen, Ford, Audi, General Motors, Gestamp, Benteler, Ogihara, PSA, Volvo...
Konpainiako bozeramale batek esan zuen “Automobil sektoreko gure bezeroentzat partner global bat ari gara sortzen, irtenbide integral eta osoak emateko gai izango dena, edozein alorretan ekipoak inplantatu ditzakeena; piezek behar duten edozein materialentzat, bai metal edo composite-zkoak izan; edozein teknologiarekin, mekanikoa zein hidraulikoa; produktuen portafolio integratua eta berezkoa duena; kalitatean, produktibitatean, sendotasun enpresarialean, teknologian eta martxan jartzeko azkartasunean abantaila ukaezinak dituena".
Akordioaren legezko figura xurgatze bidezko bat-egitea da, bi enpresetako zuzendaritzek aho batez onartua eta bietako Batzar Nagusiek gehiengoz berretsia.
Bi konpainiek dagoeneko kultura enpresarial eta baloreen kultura berdinak dituzte eta sinergia handia espero da produktibitatean, bezeroenganako zerbitzuan, garapen teknologikoan eta lehiakortasunean.
“Bat-egite hau mugimendu estrategikoa da eta gure bezeroei balio erantsia ematen die. Ziur gaude elkarketa honek gure abantaila konpetitiboa oraindik gehiago handituko duela bai salmentetan, teknolgian, B+Gean eta zerbitzuan, bezero eta hornitzaileekin gure harreman estuak hobetuz. Eskaintza osagarriak katalogo bakarrean bat-egitean, automobileko sektoreari irtenbideen eskaitza aurreratuagoa eta osoagoa egin diezaiokegu.
Gure bezeroekin izandako elkarrizketetan oso ongi baloratu dute bat-egite hau”- esan zuen Fagor Arrasateko zuzendaritzako kide batek. Beraz, Zamundioko lantegia, Fagor Arrasateko Teknologia Hidraulikoaren Zentru Nagusia bilakatu da.


