Fagor Arrasatek eta Funditec-ek Primus Robotics sortu dute, Europan robot humanoideak garatu eta ekoizteko erakunde teknologiko bateratua

Enpresa berriak adimen artifiziala eta fabrikazio industrial aurreratua uztartuko ditu. Konpainiaren lehen produktu izango da Primus P1, lan-ingurune profesionaletan jarduteko diseinatutako robot humanoidea. Proiektuak ekoizpena pixkanaka handitzea aurreikusten du, urtean 3.000 unitatera iritsi arte.
Card image cap
Ezkerretik eskubira, Antonio Navarro, Funditec-eko presidente ejekutiboa eta Unai Lopez, Fagor Arrasateko zuzendari orokorra, Primus Robotics empresa eratzeko sinaduraren ostean.
2026/03/24

Funditec Intelligence-k (Adimen Artifizialean espezializatua) eta Fagor Arrasate-k (MONDRAGON Korporazioko ekipamendu industrialaren erreferentea) akordio estrategiko bat sinatu dute Primus Robotics sortzeko. Joint venture honen helburua industria-ingurune zorrotzetarako robot humanoideak diseinatu, garatu eta fabrikatzea da, zehaztasun eta segurtasun handienarekin.

Bi enpresen %50eko partaidetza izango duen joint venture honek Europan jatorria duten industria-IAko soluzio robotikoak eskaintzen lehenak izatea du helburu. Horretarako, Funditec-en adimen artifizial aplikatuan duen esperientzia eta Fagor Arrasatek ingeniaritzan, industria-automatizazioan, robotikan eta fabrikazio aurreratuan dituen gaitasunak uztartzen ditu.

Europan jatorria duten industria-IAko soluzio robotikoak eskaintzen lehenak izatea du helburu.

Testuinguru honetan, Euskadi Europako ingurune industrial aurreratuenetako gisa kokatzen da, belaunaldi berri honetako robot humanoideak garatzeko eta ekoizteko aukera estrategiko gisa. Robot hauek ingurune konplexuetan jarduteko diseinatuta daude, makina, sistema produktibo eta logistika-prozesu aurreratuekin modu seguruan eta eraginkorrean integratuz.

Juan Sebastián Elcano nabigatzaileari eta bere armarriko leloari keinu eginez (“Primus circumdedisti me”: “Lehenengoa izan zinen munduari bira ematen”), Primus izena aukeratu da bai enpresa bateratuarentzat, bai haren produktuentzat.

Robot adimendunak industria-prozesuetarako

Konpainiaren lehen produktua Primus P1 izango da, manipulazio-, laguntza-, mantentze- eta produkzio-prozesuetako laguntza-lanak egiteko sortutako robot humanoidea. Bere adimen artifizialeko ertz-konputazioko sistema eragileari —Primus OS— esker, robotek aukera emango dute jatorriz gizakientzako diseinatutako inguruetan automatizazio-maila handitzeko, roboten, operarioen eta makineria industrialaren arteko lankidetza erraztuz.

Proiektuak hasierako industrializazio-fase bat aurreikusten du, urtean 200 robot inguruko ekoizpen-gaitasunarekin, eta epe ertainera 3.000 unitatetik gora egitea du helburu. Primus P1-en lehen prototipo funtzionala 2027 amaierarako aurreikusten da. Primus P1en ondoren, sektore gehiagotara egokitutako gaitasun zabalduak dituzten bertsio berriak garatuko dira.

Juan Etxebarria Fagor Arrasateko negozio-garapeneko zuzendariak ondorengoa adierazi du: "Robot humanoideak gure Arrasateko plantan ekoiztea azken urteotan egin dugun apustu teknologiko ausartena da. Hamarkadak daramatzagu automatizazioa, robotika eta zehaztasun-ingeniaritza integratzen gure bezeroen ekoizpen-lerroak automatizatzeko. Orain urrats bat gehiago ematen dugu: Funditec-ekin batera plataforma teknologiko bat sortu dugu, adimen artifiziala, kontrol aurreratua eta zehaztasunezko fabrikazioa uztartzen dituena, langileak lan astun, errepikakor eta arriskutsuetatik askatuko dituen robotak ekoizteko."

"Robot humanoideak gure Arrasateko plantan ekoiztea azken urteotan egin dugun apustu teknologiko ausartena da" - Juan Etxeberria, Fagor Arrasateko negozio-garapeneko zuzendaria

Bere aldetik, Alejandro Echeverría Funditec Intelligence-ko zuzendari nagusiak honakoa adierazi du: "Primus Robotics sortzea aurrerapauso estrategikoa da misio kritikoetako sistema autonomoetarako adimen artifiziala garatzeko. Akordio honi esker, ingurune produktibo errealetara jauzia azkartu dezakegu, eta Europan adimen artifizial fisikoa deritzonaren garapena sendotu."

"Akordio honi esker, ingurune produktibo errealetara jauzia azkartu dezakegu" - Alejandro Echeverría, Funditec Intelligence-ko zuzendari nagusia

Primus Roboticsen sorkuntza une estrategiko batean iritsi da, industria europarra gizakiaren esku-hartzerako diseinatutako prozesuetan robot humanoideen integrazioa bizkortzen ari denean. Automozio-sektoreko hainbat enpresak jada abiarazi dituzte Europako plantetan lehen proiektu pilotuak, robot humanoideak esperimentazio-fasea gainditu dutela eta sistema industrialen kategoria berri bat osatzen dutela baieztatuz.

Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.