Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.
Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Fagor Arrasatek bere hornitzaile onenak saritu ditu
Sakana Group, Lakuntzan (Nafarroa) dago. Pieza handiak galdatu eta mekanizatzen espezializatuta dagoen enpresa da eta 40 urte baino gehiagoko esperientzia du. Kunshan Fucai Precision Machinery bestalde, Kunshanen dago (Txina) eta prezisioko makinak ekoizten ditu.
Sari honekin Fagor Arrasatek bereziki saritu nahi ditu 2018an, Sakana Group eta Kunshan Fucai Precision Machinery enpresen kalitate-bikaintasuna, entrega-epeen betetze maila altua eta lehiakortasuna.
Fagor Arrasatek bere partnerrekin duen kolaborazioa, hurbiltasuna eta beraiekin batera egiten duen lana, bere ADNan daude. Lehen mailako hornitzaileekin duen kolaborazio estuari esker, Fagor Arrasate mundu mailan ekipo ondasunen diseinu eta fabrikazioan lider bihurtu da, prentsa eta estanpaziorako instalazio automatikoak eta altzairu edo aluminioa ebakitzeko lineak ekoizten dituelarik.