Irakurriena
- 1. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 2. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 3. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 4. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 5. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 6. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
"Eventex sariak ekitaldi handien Oscar-ak dira"
Humanity At Music, Sinfonia Kooperatiboa proiektuaren ekitaldi nagusia irailean ospatu zen Gasteizko Buesa Arenan. Sekulako arraskasta izan zuen eta aurten sari eta aipamen ugari jasotzen ari da. Azkena Global Eventex Awards sariketaren hamaikagarren jardunaldian jasotakoa izan da.
Humanity At Music, Sinfonia Kooperatiboak 15.000 lagun batu zituen Buesa Arenan. Egun hartan eman zitzaion amaiera urte berezi eta bizipenez betetakoari. Herriz herri aritu ondoren, kulturako eta arte eszenikoetako diziplina asko nahasten dituen ekitaldi handia Gasteizera iritsi zen, MONDRAGON Korporatiboaren 'soinu banda' aurkeztera.
Ausolan Taldeko Staff Eventos aritu zen koordinazio eta zuzendaritza lanetan. Guztira Staffeko 170 profesional inguru aritu ziren lanean, kooperatibagintzan 'inoiz bizitako esperientzia handienean'.
Staff Eventos-eko zuzendari Estrella Diaz-ekin hitz egin dugu azken sariaz eta egun hartan bizitakoaz. "Poztasun ugari eman dizkigu Humanity At Music egitasmoak, eta Eventex sariekin dagoeneko sei eskuratu ditugu eta ez dira azkenak izango", esan digu Estrella Diazek.