Irakurriena
- 1. Adolfo Plaza: «Gure entitatearen asmoa da gizartearentzako aurrerapen bateratua lortzea, inor atzean utzi gabe»
- 2. Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitzan berrian
- 3. LABORAL Kutxa Frantziako Tourrean izango da
- 4. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 5. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 6. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 7. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 8. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 9. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 10. Arizmendi ikastola, 20 urte
Euskara planen erakusleihoa: MONDRAGON ASSEMBLY
Lehendabiziko euskara plana orain dela 20 urte onartu zuten. Gaur egun, langileen euskara ezagutza eta ulermen maila altua da. Langileen %90ak daki euskara eta %95 ulertzeko gai da.
Kooperatiba: Mondragon Assembly
Kokapena (herria): Aretxabaleta
Euskara planaren indarguneak:
- Euskara planak 20 urteko bidea egin du euskaraz lan egiteko baldintzak sortzen. Erakundean errotuta dago plana.
- Gaur egun langileen euskara ezagutza eta ulermen maila altua da. Langileen %90ak daki euskara eta %95 ulertzeko gai da.
- Erakundeko organoen eta langileen inplikazioa handia da.
- Fagor Taldeko gainerako kooperatibekin elkarlanean jarduten du.
- Langile gehienak gazteak dira eta askok euskaraz egin dituzte ikasketak.
Lorpen nagusiak:
- Entitatearen atal guztietarako ezarrita daude hizkuntza irizpideak.
- Lanpostu guztietarako hizkuntza-eskakizunak zehaztuta daude eta kontratazioetan eskakizunen betetze maila handia da, %95etik gorakoa.
- Urrezko Bikain ziurtagiria eskuratu zuen 2015ean.
- Erakundeko barne komunikazioa euskara hutsez jasotzeko e-posta kanala dago eta langileen %95ak erabiltzen du.
- Bileretan euskararen erabilera handitzen ari da. Bileretan batez beste % 55 hitz egiten da euskaraz.
Egungo erronkak:
- Euskara hutsez aritu gaitezkeen egoera eta funtzioak identifikatu eta horiek babesteko neurriak hartzea.
- Bezero euskaldunekin proiektuak osotasunean euskaraz garatzea.
- Euskaraz lan egiteko trebatzen eta hizkuntza portaeretan eragiten jarraitzea.
- Euskara adierazleak erakundeko sisteman txertatzea.
Bizpahiru adierazle
- Elebitasun tasa %94
- Hizkuntza-eskakizunen betetze maila %95
- Ahozko erabilera %59
- Bileretako batez besteko erabilera %55