Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
Euskara lanean txertatzeko erronka abiatu dute Arabako enpresek
Arabako Enpresen Foroaren hirugarren bileran enpresentzako baliagarri diren adibideak eman dituzte:

DanobatGroup-eko Idoia Bustinduyk telematikoki parte hartu du gaurko saioan.
-
Euskaliteko Ainhoa Egaña eta HPSko Alberto Telleriak Hizkuntzen Kudeaketa praktika bilatzailearen aurkezpena egin dute. Egañak, gainera, Euskaliten bildu dituzten zenbait enpresen adibideak partekatu ditu.
-
Idoia Bustinduy DanobatGroupeko Kokmunikazio arduraduna eta Euskara planeko koordinatzaileak barne eta kanpo komunikazioan eman dituzten pausoak azaldu ditu.
-
Ulma Taldean aholkulari lanetan ari den Emuneko Izar Larrañagak pertsonen kudeaketaren inguruko azalpenak eman ditu: harrera plana, harrera protokoloa, euskara ikastaroak, etab.
Datozen urteetarako erronkak
2021 urteko Arabako Enpresen Foroan parte hartu duten 13 entitateen logoekin mapa bat osatu dute, eta bertan islatu dituzte enpresek aurrera begira hartu dituzten erronka eta konpromisoak.
Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak iaz martxan jarri zuten foroa, Lanabes ekimenaren barruan, Arabako arlo sozioekonomikoan euskara sustatzeko.
Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak iaz martxan jarri zuten foroa, Lanabes ekimenaren barruan, Arabako arlo sozioekonomikoan euskara sustatzeko. Bai Euskarari Elkarteak izan du 2021eko foroa kudeatzeako ardura. Datorren urteari begira, enpresek foroak jarraipena izatea eskatu dute, konpromisoen jarraipena egin eta enpresa gehiago ekimenera batu ahal izateko.