Irakurriena
- 1. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 2. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 3. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 4. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 5. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 6. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
Etorkizuneko proiektuak, TU Lankideren zenbaki berriaren gai nagusia
> Ikusi paperezko bertsioa
> Euskarazko bertsioa
> Gaztelerazko bertsioa
TU Lankide aldizkariaren 637. zenbakiak bereziki erreparatu die etorkizuneko negozioak eraldatzeko eta sortzeko gaur egun abian jartzen ari diren ekimen eta proiektuei. Ziurgabetasunak, azelerazio teknologiko handiak, birmoldaketa geopolitikoak, trantsizio ekologiko zein energetikoak eta aldaketa sozial zein demografikoak markatutako agertoki honetan, edizio honek bide-orri estrategiko bati buruzko hausnarketa dakar; lurraldean errotutako enplegu jasangarria sortzeko gai izango diren jarduera berriak bultzatzea helburu duen bide-orriari buruzkoa, hain zuzen ere.

Zenbaki honek gaur egun abian jartzen ari diren ekimen ugariren errepasoa egiten du, eta estrategia hori bultzatzeko hiru funtsezko alderdi nabarmentzen ditu: zer, nola eta zertarako. Era berean, proiektu horiek epe luzerako hausnarketa eskatzen dutela aztertzen da —organo sozialek eta zuzendaritzakoek partekatutakoa—, arrisku estrategikoak adostasunez beren gain hartzeko, betiere garapen teknologikoaren, talentuaren, finantza-orekararen eta iraunkortasunaren bitartez.
Elkarrizketak eta erreportajeak
Azaleko gaiaz haratago, edukiz oso jantzia dator aldizkaria. Elkarrizketa nagusiaren protagonista Ruben Gabilondo da, Orbeako presidentea, aurtengo abuztuan erretiratuko dela eta. Horrez gain, Jon Plaza (Lea Artibai Ikastetxeko Mantentze-lanen arduraduna), Rafa Idigoras (Soraluzeko zuzendari nagusia), Usoa Ostolaza (Laboral Kutxako txirrindularia) eta Nerea Ibarzabal bertsolariaren lekukotzak ere aurkituko ditugu, besteak beste.




Erreportajeen atalean, argitalpenak EROSKI, ORBEA eta FAGORreko presidentetzetan emandako berritze-prozesuak nabarmentzen ditu. Halaber, gertutik aztertzen du Kide eta Eikaren arteko lankidetza, Iñigo Arrietak eta Agustin Bengoetxeak lehen pertsonan kontatutako arrakasta-kasua.

Ohi bezala, argitalpenak kooperatibismoarekin eta lankidetzarekin lotutako gai ugari biltzen ditu.
> Ikusi paperezko bertsioa
> Euskarazko bertsioa
> Gaztelerazko bertsioa