Irakurriena
- 1. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 2. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 3. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 4. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 5. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 6. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
Errekuperazioak berrikuntzan du oinarria
Bere DNA berreskuratu. Hori da Fagor Industrialek krisiari aurre egiteko erabili duen estrategia nagusia eta "krisitik ahalik eta indartsuen atera". Iker Alberdi, Onnera Group-eko zuzendari nagusia da. Alberdik azken hilabeteotako erradiografia egin digu, "Onnera Group-en izugarri sufritu baitugu azken hilabeteotan". Hain justu ere, "ostalaritza eta hotel handien sektorean salmentak %70 jeitsi ziren eta horrelako egoera larriaren aurrean edo paralizatu gintezkeen edo gure zerbitzu eta produktuetan berritu genezakeen, eta hori da hain justu ere, egin duguna".
NebuKare da soluzio berritzaile horietako bat, Fagor Industrialek garatutakoa. Nebulizazio teknologia aplikatzean datza, lurruna edo bapore lainoak sortzen ditu eta superfizie edo higienizatu beharreko espazio guztiak garbitzen ditu. Hala, patogeno maila murrizten da eta sukalde edo jatoki baten dauden erreminta eta espazioan orohar mikroorganismoak gutxitzen ditu, era eraginkor eta azkarrean.
Era berean, Onnera Group-ek 100 mila maskara ekoiztuko ditu enpresa eta administrazioentzat Kordobako (Andaluzia) bere lantokian. Proiektua Andaluziako gobernuarekin elkarlanean jarri du abian.
Helburua, krisitik indartuta atera
Iker Alberdirentzat Covid-19ak eragindako krisiak balio izan du "indartuta ateratzeko bai enpresa zein pertsona bezala".