Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
Erreka Sarbide Automatikoak negozioak proposamen berriak aurkeztu ditu Smart Door azokan
Otsailaren 21etik 23ra bitartean, Erreka Sarbide Automatikoak negozioa Smart Door azokaren lehen edizioan egon da, Madrilen, eta automatismoen eta ate automatikoen eskaintza zabalaren barruan pertsonen bizi kalitatea, segurtasuna hobetzeko eta efizientziaren eta iraunkortasunaren premisapean erabateko irisgarritasun irtenbideak bermatzeko dituen proposamen eta garapen berri guztiak erakutsi ditu bertan.
Konkretuki, ekitaldi honetan, Errekak E-link sistemari, inverter sistemari eta Iris-Evo igorgailu kopiaezin berriari lotutako azken nobedadeak aurkeztu ditu.
Era berean, Facebook kanalaren bitartezko lehen aurkezpena egin da, azoka zuzen-zuzenean erakutsita, non Errekako lantaldeak komunikazio gaitasunak erakusteko aukera izan zuen.
Parte hartze eta asistentziaren aldetik arrakasta handia eduki ondoren, ziur daude aplikazio eta produktu berrien garapenaren alde eginda gaurkoa modukoa bezain aldakorra den merkatu baten eskakizunei eta premiei erantzungo diegula.
Modu positiboan baloratu dute Erreka kooperatibatik azoka, izan den bisitari kopurua eta sortu duen interesa kontuan hartuta, batik bat.