Irakurriena
- 1. Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitzan berrian
- 2. LABORAL Kutxa Frantziako Tourrean izango da
- 3. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 4. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 5. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 6. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 7. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 8. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 9. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 10. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
EROSKIk Leed Gold ziurtagiria lortu du Gasteizen duen denda iraunkorragatik
LEED ziurtagiria arau eta betekizun multzo bat da, eta horiek betez ulertzen da ziurtatutako eraikinak jasangarriak direla eta ekoeraginkortasun-estandarren arabera eraikita daudela. Ziurtagiri honek, besteak beste, honako irizpide hauek ebaluatzen ditu: eraikuntzako material eta baliabideen iraunkortasuna, uraren eta energiaren erabileraren eraginkortasuna edo barne-ingurunearen kalitatea.
Energia-eredu berria
"Errekonozimendu hori aurrerapausoa da ingurumen-jasangarritasunaren eredu berri baterako bidean, eta mugarri garrantzitsua da karbono-neutraltasuna lortu arte jarraitzen ari garen ibilbide-orrian. Gure helburua da eredu ekoefiziente hau egingo ditugun irekiera berrietara zabaltzea, establezimendu bakoitzaren baldintza fisikoek ahalbidetzen duten neurrian ", adierazi du Alejandro Martínez Berriochoa Osasun eta Iraunkortasuneko zuzendariak.
Lakua-Arriaga supermerkatuaren eraikuntza 2021ean diseinatu eta eraiki zen, LEED Gold ziurtagirietan ezarritako parametro zorrotzen arabera. Era berean, proiektu honek dakarren berrikuntza nagusietako bat energia-eraginkortasunari buruzkoa da, eta hozgarri naturalak erabiltzea erabaki da.
Gainera, hotz-altzariek I+Gko azken aurrerapenak jasotzen dituzte; horrela, energia-ahalegina murrizten da eta dendetako erosotasun-sentsazioa hobetzen da. LED argiztapen-sistema adimenduna eta autoerregulatua da, ingurumen-aztarna murrizteko aurrerapen garrantzitsua.
Lakua-Arriaga supermerkatuaren berrikuntza nabarmenetako bat energia-kontsumoko sistemen kudeaketa domotikoa da. Zentroak eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan, hotza kontrolatzeko eta monitorizatzeko zerbitzua du.
Datuetan
Lakua-Arriaga supermerkatuak % 50 murriztu du energia-kontsumoa denda estandar batekin alderatuta, erabiltzen duen energiaren % 100 berriztagarria baita. Gainera, instalazio berrietan sortutako hondakinen % 80 baino gehiago balorizatuko dira. Era berean, hondakinen kudeaketa zirkularra sustatzen eta errazten du bere ingurunean; horretarako, edukiontzi espezifikoak ditu tresna elektroniko txikientzat, bonbillentzat, pilentzat eta kafe-kapsulentzat.
Dendak 2020an inauguratutako Zizurko establezimendu energetikoki jasangarriaren lekukoa hartuko du, EROSKIk 2012an Oñatiko Cero Emisiones de CO2 denda irekitzearekin hasi zuen bideari amaiera emateko.
Lakua-Arriagako establezimendu jasangarri horri 2022ko Euskadi Merkataritza saria eman zioten, ingurunearen dinamizazio komertzialean eta enpresen modernizazioan eta berrikuntzan eragin positiboa izan zuelako, eta akzesit bat ere lortu zuen Vitoria-Gasteizko Udalaren 2022ko Itun Berdea Sarietan.
Eroskiren konpromisoak
Eroskiren konpromiso hori bat dator Eroskiren jasangarritasunari buruzko ibilbide-orriarekin; hain zuzen ere, Osasun eta Jasangarritasunari buruzko 10 konpromisoek eta 2050ean berotegi-efektuko gasen zero isuri garbi lortzeko konpromisoak markatzen dute ibilbide-orri hori. Eroskik aurrera egiten jarraitzen du klima-aldaketaren aurkako borrokan.
Supermerkatu horrek indartu egiten du Eroski taldeak ingurumenarekiko eta gizarte-ongizatearekiko duen konpromisoa. Ingurumen-ziurtagiri hori dute, halaber, CAPRABOk El Prat de Llobregateko ZAL Porten dituen zentro logistikoak (2020an inauguratu zen) eta Jundiz Berria plataformak (2021ean inauguratu zen, Gasteizen).