TUlankide MONDRAGON

EROSKIk 33,2 milioi euro irabazi ditu 2017an

2018/05/25

167 milioi euroan murriztu du finantza zorra urtean zehar, eta 646 milioi eurora iritsi da azken hiru urteetan amortizatutako zorra.
EROSKIk 33,2 milioi euro irabazi ditu 2017an

EROSKI Taldeak itxi ditu 2017ko ekitaldiari dagozkion kontuak, 2018ko ekainaren 31n hain zuzen, eta 33,2milioi euroko emaitza positiboa izan du.

Fakturazioak egonkor jarraitzen du, 5.505 milioi euroan gainazal konparagarrian, eta ohiko jarduerak 137,4 milioi euroko emaitza lortu du. Ekitaldi horretan eraginkortasuna eta produktibitatea hobetzeko zenbait proiektu gauzatu ditu, bai prozesu logistikoetan eta bai "zurekin" eredu komertzialean, belaunaldi berriko dendei lotuta, eta horren guztiaren ondorio dira emaitza horiek.

Emaitza hauek esan nahi dute 56 milioi euroan hobetu duela iazko emaitza, eta irabaziak eskuratzen hasita, sendotu egin duela bere eraldatze prozesua.

2017ko ekitaldian, EROSKIk 167 milioi euro murriztu du finantza zorra. Azken hiru urteetan 646 milioi eurora iritsi da zorraren amortizazioa, eta agindu bezala bete ditu finantza erakundeekin hartu zituen konpromisoak. Gaur egun EROSKIk negoziazioari ekin dio palanka-efektu finantzarioa erritmo egokian nola egin adosteko, baliabideen sorrerak eta 2019ko uztailetik aurrera EROSKIk dituen inbertsio proiekzioak eskatzen duten erritmoan.

61 denda berri ireki ditu

EROSKIren eraldatze planak aurrera jarraitzen du, eta dagoeneko belaunaldi berriko 600 denda baino gehiago ditu (31 hipermerkatu eta 570 supermerkatu), eta Taldeak elikadura arloan dituen salmenta guztien %65 egiten dira horietan. Sare komertziala "zurekin" denda eredura eraldatzeko planaren barrenean, belaunaldi berriko ehun denda berri lortu ditu 2017ko ekitaldian.

Bereziki nabarmentzekoa da 61 denda berri ireki dituela iazko ekitaldian, eta horrek sendotu egin du sare komertziala birmoldatzeko prozesua. Guztira, 50 supermerkatu berri ireki ditu, 2 hipermerkatu berri Galizian eta Melillan, FORUM SPORT kirol dendak 7 eta DOOERS marka berriko denda 1, gasolindegi 1 eta bidaia bulego 1. Inbertsioa 106 milioi eurokoa izan da 2017an, denda propioetan egina eta frankizia erakoetan.

Guztira, 6 milioi dira EROSKIren Bazkide Bezeroak, EROSKI Club txartelaren, CAPRABO txartelaren eta FORUM SPORT txartelaren jabeak. 2017. Urtean zehar, Taldeak 260 milioi euroko transferentziak egin ditu eskaintza eta sustapenetan, zeinak gero eta pertsonalizatuagoak diren.

Bestalde, EROSKI S.COOP kooperatiba nagusiak 13 milioi euroren etekinak izan ditu 2017ko ekitaldian.

 

 

EROSKI TALDEAREN USTIAPEN KONTU KONTSOLIDATUETATIK ateratako datuak

Milioi eurotan

 

 

 

31/01/2018

eb

 

 

SALMENTA GARBIAK (BEZ GABE)

4.792,07

-%7,2

 

 

ONURA OPERATIBOA *

137,4

%0,3

 

 

ZERGA AURREKO EMAITZA

55,6

+ %5,7

 

 

ZERGA ONDORENGO EMAITZA

33,2

+ 56 Milioi

 

 

  • ·       Narriadurak, ibilgetuaren salmenten emaitzak eta ezohiko jardueren aurretik.

 

Eguraldia
Ostirala 23 Min: 9
Max: 19
Larunbata 24 Min: 8
Max: 20
Igandea 25 Min: 9
Max: 18
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak